2011/12/31

BILBOTAR MENDIZALEAREN LARRUAN ... PAGASARRIRA!!

Urteak eta urteak, urte zaharra Bizkaian pasatzen eta aurten, azkenean, Bilboko mendizaleentzat den santutegira bisita bat egitea erabaki nuen.
PAGASARRI Bilboko mendirik ezagunena da eta Itsasadarra, Alde Zahara, San Mames edota Begoñarekin batera, Hiriko ikurra nagusietariko bat da. Hiritik oinez hasten ahal da igotzen eta egunero jende asko igotzen da.
Pagasarrik 673 metroak ditu eta ez da tokiko altuena, Ganekogorta mendikatean sarturik dago eta "Ganeko" mendia altuena da, 998 metrorekin.
Goiz altzatzen naiz eta Igertu lepoan dagoen aparkalekutik hasten da ibilaldia. Oso bide ona da eta ongi markaturik, ia ezinezkoa da galtzea. Ordu horretan jende gutxi ikusten dut, itzultzean beste kontu bat da.
Ordu erdi batean, Pagasarriko aterpean nago, hau gailurretik gertu dago, baina momentuz ez noa eta Ganekogorta mendirantz segitzen dut bidea, eguraldia oso lainotsu eta haizetsua da, baina nahiz eta ez ikusi bide oso nabari bat dago joateko. Beste hiru ordu laurden eta ganekogortan nago, dena zuri eta bustia, lainoak ez dit uzten argazkirik egin.
Berriz Pagasarri aldera eta orain bai Gailurrera noa. Orain ordu ona da eta eguraldia hobera doa, jendea ere edonon agertzen da, hasieran gutxi gero asko eta geroago ehundaka edo milaka, koadrilak, familiak, ....
Dena den oso modu ona urtea bukatzeko. Bilboko jendetza horretan murgiltzen naiz eta azkenean kotxean nago.
Ibilaldi polita, eguraldiagatik izan ez balitz. Azkenean haien "Paga" eta "Ganeko" ezagutu ditut. Momentu batean Bilbotarra sentitu naiz ...

Pagasarriko aterpea, 645 metroetan dago, hemendik 5 minututan gailurrera iristen da.
Pagasarriko gailurra, hemendik Bilbo ederki menperatzen da. Zer edo zergatik hau Bilbotarren mendi santutegia da.
Oso egun triste zegoen, hala ere zertxobait konpondu zen bukaeran.

Hemen nago Pagasarriko gailurrean, atzean Ganekogorta  ongi ikusten da.

Aparkalekutik gertu San Rokeko ermita dago, oso toki polita da.

2011/12/23

PETRETXEMA ETA LAPAKIZA

Azken elurteak hortzak zorroztu zizkigun, baina azkar jo zuen epeltze galanta eta euria, horrela elurra etorri zen bezala joan zen.
Hau gutxienez gertatu zen gure inguruko mendietan, hala ere denbora izan genuen Saioara eskiz igotzeko elur dezenterekin, hori bai euria eta lainoarekin batera. Horren geroztik pirinioan zer gertatuko zen susmatu genuen.
Oso ongi jakin gabe nora joan Lintza aldera abiatu ginen eta uste baino elur guttiago zegoen, beste aldetik gauean egindako hotzak elurra hormatu zuen eta Petretxematik karanpoiez jaitsi ginen lehenengo zatia, gero eguzkia hasi zen elurra aldatzen eta udaberrikoa utzi zuen hego aldeetan.
Lapakizara igotzeko baldintzak hobekiagoak ziren eta arazorik gabe egin genuen. Handik hego aldetik jaitsi ginen eskiadaz gozatzen.

Ikusi argazkiak                                                                                                                       


2011/12/13

XXXII MENDI ASTEA

Iruñeko planetarioan, XXXII Mendi Astea gaur hasiko da. Aurten abenduaren 13a eta 16a bitarte.

EGITARAUA:

13 ASTEARTEA 20etan        JERONIMO LOPEZ. Antartika atzo eta gaur.
14 ASTEAZKENA 20etan    LEO HOULDING. "Wildest Dream"
15 OSTEGUNA 20etan         GERLINDE KALTENBRUNNER K"ko Ipar Ertza
16 OSTIRALA 20etan           JAVIER ALONSO ALDAMA.Whymper eta Matterhorn
                                               Luzemetraia: "El Reto" (Luis Trenker)

2011/11/22

MENDIKO FILMA IKARAGARIA

Mendiko historia gustatzen zaionari, Peruko gertakizun hau, ezin zaio pasatu. Zaharra da eta askotan ikusi dut, hala ere, beti zirrara batek zeharkatzen du bizkarra goitik behera ikusten dudan bakoitzean.
Touching the Void ("Tocando el vacío ") Joe Simpson mendizaleak idatzitako liburu bat da. 1985. urtean Peruko Andeetan 6.344 metrotako mendi batean, hilgarria suerta ahal izan zitekeen Siula Grande mendiko eskaladan, Simon Yates lagunarekin Simpson berak egindako espedizioaren benetazko historia kontatzen du.  Liburuak, 1989. urtean, "NCR Book Award" saria irabazi zuen . Hemen,hamabost urte geroago, liburuan oinarrituta  eta dokumentala antzekoa, 2003an Kevin MacDonaldek zuzenduriko izen bereko filma ikusten ahal da.
Filma honek ere sari batzuk irabazi zituen.
Istripu baten historia da, baina batez ere, gizakiak dena galdua duenean aurrera jarraitzeko duen ahalmenaren erreportaia.

2011/10/30

AUÑAMENDIAK

Saioatik Patxi Gilek egindako argazkia

AUÑAMENDI edo ANIE, guretzat, euskaldunentzat,  askoz hurbilago Auñamendi izena da, eta askoz sentikorragoa ere, bere kondaira eta istorioengatik.



Ez da berdin mendi hau igotzea bere inguruan gertatu diren istorioak eta gure arbasoek sortu zituzten kondairak jakinda ala jakin gabe. Igoera bat magiaz beteta ala igoera mekaniko bat. Azken finean mendia sentitzeko, hau edo beste edozein mendi bat, bere inguruko guztia jakitea oso komenigarria da. Mendi baten osotasuna, mendizalea, igoera bere zailtasunekin eta prestaketekin eta gailurra bere istorioekin batzen direnean, orduan lortzen da.

Gure Auñamendiren gaineko zenbait kontakizunak edo kondairak aipatuko ditut, mendiko osotasunera hurbiltzeko.

Auñamendi hitza agertzen den lehenengo idazkietan, pirinio osoa izendatzeko erabiltzen zuten aintzineko baskoiek, eta askoz zehatzago Euskal Herria nola sortu zen istorioan agertzen da:

Aitor bere zazpi semeekin sortaldetik iritsi zen Auñamendira (Piriniora) eta goitik inguruko lurraldeak begiratu zituen. Hegoaldean Ebro ibai emankorra. Iparraldean neurrigabeko zelaiak, sartaldean baso ostotsuak eta ibai naspilduak eta haien atzean , itxasoa.
Eta Aitorren semeak hantxe gelditu ziren bizitzeko zazpi leiñu lehenak sortzen.
Aitorrek altxor bat ezkutatu zuen ere eta horrela jaio zen etnia bat, herri bat, euskotarrena, Aitorren semealabak



Inguruko herrietan, eta askoz urrutiago ere, zera sinisten dute; Auñamendi menditik eta bertako irelua den Jona Gorrik sortuak, hedatzen direla uztak hondatzen dituzten ekaitzak. Zehatzago, mendebaletik datozen ekaitzak.
Auñamendiko tontorrean bizi den Jona Gorrik, ekaitzak sortzeko ahalmena dauka, eta inguruko zein urrutiko haranen aurka zuzentzen ditu.


Jona Gorri honek jauregi miresgarri bat dauka Auñamendiko tontorrean, eta Baretousen esaten dutenez, bertan sortzen diren zenbait landareek hilezkortasuna ematen dute.
Landare hauekin egindako likoreak nahiko indarra emango zion edozein gizakiari, Jona Gorriren jauregiaren zein bertako lorategien zaindariak diren "Peluts" erraldoaik gainditzeko.
Peluts hauek Jona Gorriren altxorrak gordetzen dituzte Auñamendiko lapiaz izugarriaren leize sakonenetan.

2011/10/18

Lizara-Bisaurin-Puntal de Secús-Ibon de Estanés-Liouviella-Lizara

Foraton lepotik Collaradaren profila
Eguraldia erotu da, ez dut zalantzarik. Garai batean askotan euria edo lainoak edo... sufritu behar genuen mendira joaten ginenean, baina azken denboraldi honetan, eta urriaren erdian gaude, beti oskarbi eta eguraldi bikaina.





Mendebaldeko Pirinioa



Mendiigozaleok, egia esan, ezin gara kexatu baina aldatzeko garaia da.




Alano mendizerra eta Punta Agüerri

Beti, kutxa zaharrean, ibilaldiren bat edo bestea gordeta ditugu eta kasu honetan bakarrik joaten nintzela eta ongi ezagutzen ez nuenez, goizeko 7etan Lizaratik ateratzen naiz. Asmoa, Bisaurin, Puntal de Secús, Brecha de Secús, Ibon Estanes, Valle de los Sarrios, Cúpula de Secús eta berriz Lizarara itzultzea zen. Hasieran ilargiak laguntzen nau eta Bisaurinera iristean argitasuna jaun ta jabe egiten da.




Pirinioa kontrargian


Egunsentiak toki eder batean harrapatu nau eta argazki makina bizitza propioa balu bezala gelditu gabe ari da, Pirinioa esnatzen den bitartean.







Mendebaldean Auñamenditik Txipetaraino eguzkiak aritu du, kontrasteak orain oso bereziak dira

Bisaurinetik
Bisaurin, ipar ekialdeko aldetik jaisten

 Puntal de Secus ez nuen egina.Bisaurin iparraldetik jaisten arazorik ez dago Secus lepotik zuzen igotzeko.
  

Lepoa eta Puntal de Secus
Secús mendikatea, erdiko lepotik Estanesera 












"Puntal de Secus"etik jaisten naiz, Secus mendizerra beti gure ezkerrrean, behean lautadatxo polit bateraino, beste lautada bat dago aurrerago eta bere gainean "Brecha de Secús"era igo.

Handik iparraldetik doan bidea jarraitu eta "Ibon de Estanes"era iristen naiz. Mokau bat hartu eta bidea jarraitzen dut "Valle de los Sarrios" aldera.



 Liuviella eta Cúpula de Secús
 



Nire lehenengo ideia, Cúpula de Secús igotzea zen baina bidea ezagutzen ez dudanez, mendizerra ipar aldetik sartzen naiz eta Louviellara hasten naiz igotzen.




Ibon de Estanés


Hasieran oso beltza ikusten dut dena, oso, oso aldapatsua da, trepada txiki bat egiten dut eta belarrezko pala
handi bat hartzen dut gailurreraino. Bidean gailurretik bide normala hartuko nuela jaisteko pentsatzen nuen, baina goitik ez dago deus, Liouviellako gailurra aurrean ikusten dut, arista oso itxusia dago eta baztertzen dut, ezkerretik amildegia, eskuinetik amildegia, bakarrik etorri naizen tokitik jaistea aukera dut.

Liuviellatik, Cúpula de Secús












Orain askoz beltzago ikusten dut, baina ez dago beste aukerarik eta ditudan 5 zentzumenak eta asmatzen ditudan beste batzuk konektatzen ditut eta kontu handiz eta oso mantso belarrezko aldapa gogor horretatik jaisten naiz. Behean nagola sakon arnasten dut eta "Valle de los Sarrios"era berriz eta oso gustura iristen naiz.




Plana Mistreasatik berriz Lizara aterperaino, ordubiak dira eta nahiz eta beranduago iritsi, pozik nago







Ruta para correr 1309986 - powered by Runmap 

2011/10/11

SATRUSTEGIKO MENDIZERRAN BIRA BAT

Bira zirkularra oso interesgarria, Beriainetik itzultzeko ez da oso argi, baina itzultzeko bidea dago pista zahar batetik.
Mapan bidea gutxi gora behera markatuta dago.
Irañeta, Irañetako ataka, Euskal Herriko erdigunea, Lezitza, Beriain, Uharteko ataka, Irañeta.
Eguraldi bikaina izan dugu eta Sakanan zegoen laino itsasoa, giro garbiarekin batera, igoera eta zeharkaldi osoan bista ikaragarriak gozatzeko aukera izan genuen.



BIDEA:
Autobian Irañetako ateraldia hartu eta herrira joan ordez ezker aldera joko dugu. Handik berriz ezker asfaltatua den bide batetik autoak gordetzen den orube handi bateraino, han asfaltoa bukatzen da eta pista bat dago, beti aurrera eta kotxea Basabeko Bordan utziko dugu.
Pista hegoaldera beti jarraituko dugu Bargako basotik eta momentu batean ezker aldera biratzen duenean gu zuzen joanen gara, handik gutxira bidea adierazteko makila badago eta ezker joko dugu (bueltan ezkerretik agertuko gara), berriz pista batean agertzen gara baina basoan sartzen den bide bat ondoan ikusten da, hortik sartuko gara eta Ihabarretik ere Irañetako atakara doan bidearekin topo eginen dugu. Irañetako atakan agertuko gara, aurrez aurre Lezitza mendia baina lehenago Euskal Herriko erdigunea dago eta interesgarria izan daiteke hortik pasatzea.
Lezitzatik bi aukera daude, jaitsi eta San Donatora Goñitik doan pista hartu edo gauden aldetik bidexka segitu ermitaraino, bigarren hau askoz politagoa da.
Jaisteko Uharteko bidea hartzen da eta basoko argi bat ikusten dugunean eskuin aldera pista zahar bat doa, handik sartuko gara, tarteka zikina dago baina ongi ibiltzeko, beti aurrera igo eta jaitsi gabe doa. Gurutzbide bat ezker aldera eta behera agertzen denean , pista aurretik gora hasten da eta oso zikina ibiltzeko, dena den handik joaten da eta ezkerratik basoko argi bat ikusten denean hara abiatuko gara, argi horretako behekaldetik basoan sartu eta aurrea joaten alanbrada bat dago, pasatu eta gero behera eta aurrera joaten pista aurkituko dugu. Pista horretatik kotxeraino joanen gara.

         ARGAZKIAK

2011/09/29

AGUR "LA RONCALESA"


“LA RONCALESA” bidaiarien garraioa desgertu da. Orain dela 35 urte inguru mendizaleak ginenok eta Belagoara askotan joaten ginenok pena sentitu dugu berri honekin.
Iruñeko autobus geltoki zaharrera joaten ginen eta askotan mendizale koadrila bat topo egiten genuen andenetan Belagoako aterpera joateko. Autobusean gidari bat zegoen eta kontrolatzaile bat ere, oso pottoloa zela oroitzen naiz. Gure motxilak hartzen zituen eta bere eskuetan zintzilik pisua kalkulatzen zuen, horren arabera kobratzen zigun; gero motxila eta petate guztiak autobuseko goikaldeko parrilan jartzen ziren. Bidaiak ordu batzuk irauten zituen eta beste abentura bat zen, mendiko ateraldiaren lehenengoa.

Orain dela 128 urte sortu zen La Roncalesa, hasiera batean zaldiz bultzatutako diligentziak, Erronkari Ibarra eta Ilunberri artean bidaiatzeko, orain desagertu da eta hemendik nire oroitzapena bota nahi dut.

2011/09/28

MALLOAK, MENDIZ MENDI ZEHARKATUZ

Aurtengo udaberrian Gaintzara joan nintzen eta ezagutzen ez nuen zeharkaldi eder bat egin nuen, nirekin Javier ere etorri zen eta biok Gaintzatik Intzeko Dorrea edo Irumugarrieta igo genuen, gero Balerdiraino kasko guztiak igotzeko. (Argazkiak ikusteko, "ibilaldi batzuk" klikatu)
Atzo, ordez, bakarrik Aralar aldera joan eta Lartegaintzetatik ateratzen den bidetik, Bioznako bordetara hurbildu nintzen. Bere gainean mila metro baino gehiago duen Malloetako lehenengo mendia dago, Gaztelu hain zuzen. Mapetan agertzen diren Txurtxur eta Kasamongo honen mendi-adarrak besterik ez dira.
Gaztelura aupatu nintzen eta hortik segidan kasko guztiak (edo ia guztiak) zapaldu nituen. Kasu honetan Intzeko dorreraino egin nahi nuen, baina denborarik ez nuen eta aurrekoan bukatu nuen, Beldarri kaskotik berriz kotxeraino itzuli nintzen.
Aurten uda luzatzen ari da eta izaten ari garen egunak oparitzat hartzen dut eta horregatik aukera ez galtzen saiatzen naiz, zeru oskarbik eta tenperatura gozoak pisu gutxirekin ibiltzeko laguntzen dute.
Oso gutxi ibili naiz mendikate honetatik baina etxetik duen hurbiltasunak maiz joateko eskatzen du.
Igo-jaitsieraren festa handi bat da sentitzen dudana nire inguruko paisaiaz eta txoko ederrez gozatzen dudan bitartean.
Buzoi berdina duten bi mendi badaude, Alborta eta ondoan dagoen Ttutturre mendia, horregatik Alborta nengoela Ttutturre zela pentsatu nuen baina Ttutturren zalantza argitu zitzaidan.
Hemen zeharkaldia nola den ikusteko bideo bat uzten dut.

2011/09/14

PIMENÉ, AZKEN TXANPA

Ah! Zer nolako asteburua!

Troumousen hasi ginen, jarraitzeko Vignemalen eta gaur bukatzeko eta denbora gutxi genuelako Pimené.
Alanseko "Plateau"tik Gavarnieko zirkua
Ia erlojupeko lasterketa bat egin dugu, etxera itzuli behar ginen eta goizeko 11etan atera behar ginen Gavarnietik.
Javier eta biok 6,45etan ateratzen gara ilunpeann eta , nola ez! bost minutu bidetik eta berehala galtzen gara Pailako basoan, ze inutilak!. Alans erreka eskuinean beti eta gu zuzen, basurdeak bezala gora. Azkenean Alans lautadan agertzen gara eta gure gainean Pimené eta Petit Pimené eta erditik igo nahi genuen kanala.

Hemendik zuzen gora
Pic rouge de Paila eta Astazuak











Oso zabala da baina biderik ez du eta aldapatsua da, ere goiko partean arrokatako marra bat. Egunsentiak basoan harrapatzen gaitu eta Alanseko lautadara iristen garenean lehenengo eguzkiaren izpiek Vignemalen jotzen dute eta kontraste ikusgarria gozatzen dugu.
Hemendik "automatikoa" jartzen dugu eta 8,45etan gailurran gaude, lehen arroketako marra eskuinetik zeharkatu dugu eta lepoan haizea eta eguzkia gusto osoz hartu ditugu. Aristatik goraino bide ona dago.



Perdido aldera
Vignemale











Gailurrean ez gara lehenengoak eta Espuguettes aterpetik atera den mutil bat badago, une motz bat goian, zerbait jan, zerbait edan eta argazkiak egin eta gero, azkar behera goaz. Alanseko txabolatik pasatzen gara eta bide ona aurkitzeko berriz alde batetik bestera ibiltzen gara, azkenean aurkitzen dugu eta berriro azkar Gavarniera jaisten gara, 10,25etan iristen gara eta guztiekin bildu eta gero Doneztebe aldera, bazkari on bat dastatzeko, abiatzen gara.

Gailurrean
Alanseko txabola
Gavarnieko zirkua eta Taillon

GRAND TAPOU ETA GERTUKO PUNTAK

Atzo troumouseko zirkuan ibili ginen eta gaur Vignemale aldera joan gara. Gaur, Gavarnien gauden koadrila osoa bildu gara. Gure helburua Grand Tapou eta Pic du Milieu egitea izan da. Javierrek hirumilak biltzen ari da eta Tapouko Orratzak ere igo genituen.
Igoera honek ez du zailtasunik, luzea da baina daukagun inguru ikaragarriak motza sentiarazten digu eta behetik gora ingurua nola aldatzen den ere nabarituko dugu.

2011/09/13

TROUMOUSE, GOIKO IBILALDIA

Uda luzatzen da eta mendiigozaleei, altueran ibiltzeko aukera paregabea ematen digu. Elurrik ez, hotzik ez eta krestetan dena lehor, zer gehio nahi dugu?
Azken ostiral honetan horrela izan da, goizeko 6,30etan Gavarnieko aterpean gosaldu eta gero Troumouseko zirkura hurbildu ginen eta aspaldidanik egin nahi genuen zeharkaldia osatu genuen. 3.000 metrotik gora kokatua dagoen mendikate eder hori zeharkatu genuen eta irakurrita genituen pasabide bildurgarriak, aireko aristak eta abar, atzean gelditu ziren goitik ibili ginenean.
Puntu arriskutsuenak bi ziren eta bi kasuetan aireko tokiak ziren eta erabat txikituak zeuden: bata Pic Heidera irtsi baino lehenago eta bigarrena Pic de Gerbats inguratzeko pasabidea. Bertigoa dutenentzat es da egokia eta Paset eta Katuaren pasabideak oso errezak dira eta jaisteko kontuz ibili behar da.
Bideoan, izan genituen egun eta ibilaldi ikaragarriak ikusten ahal dira.

2011/08/31

BALLIBIERNA Llauset ibarratik

Askotan pasatu naiz eta gurutzea ikusi dut, "Aneto", ez nekien herri bat zenik, baina ezagutu nuenean harrituta gelditu nintzen, toki berezia.
Viellako tunela baino lehenago Aneto herrira joateko errepide bat dago. Handik Llauset urtegira joaten da.
Ballibierna igotzeko toki berezia da, normala den bidetik baino jende gutxiago joaten da, gu joan ginenean ez zegoen inor (zorte ona). 
"Estany de Llauset" inguratzen duen bide batetik (GR 11) lakuko bukaerara azkar iristen da, lehenago "Estany de Botornás"etik jaisten den erreka pasatzeko zubia zeharkatu behar da.
Eskuinetik Botornás txabolara eta gero Estanyra iritsiko gara.
GR jarraituz informatzeko poste bat dago, "coll de Ballibierna" aldera hartuko dugu, ezker aldera. Aurrerago GR11 uzten dugu eta Ibons Chelatsera doan bideska jarraituko dugu.
Ballibierna ongi ikusten da eta bidea asmatzen da, beste ibon batzuk pasa eta gero toki harritsu bat hartzen dugu mendiko kresta hatzeko.
Aurrez aurre eta oso polita Russell, Margalida, Tempestades eta Aneto ikusten dira.
Ballibiernara  oso errez iristen da, gero "paso del caballo" pasatzen da eta Tuca de Culebras gailurra zapaltzen da.
Itzultzeko Llauset lepora jaitsi eta zuzen kotxeraino.
Hemen kontatutakoa ez da guztia, gauza asko daude ezagutzeko eta ikusteko, baina hobe tokian bertan ezagutzea.



2011/08/26

MORATA DE JALÓN

Urtero bezala Moratara etorri gara aurten egun batzuk pasatzera eta mugitu behar garenez, herritik urbil dauden aukera askotatik batzuk egin ditugu, eskalada, mendiko bizikleta, ibiltzea eta abar.
Aurten, uda oso gogorra izan da, bero handia egin baitu eta egun askotan igerilekuetara igeriketara joan behar izan naiz, beste toki batean ezin baitzen egon.
Bideo honetan Morata eta batez ere inguruak eta eskalatzeko paretak ikusten ahal dira, ere nire burutazioak grabatu ditut, Manuel de Fallarekin bat egiteko bere jota polit honetan.






2011/08/21

Moncayo. Bizikletan inguratzen. 2011-08-11



Bi aste Morata de Jalon herrian ibilaldi, igoera, eskalada eta bizikletaz ibiltzeko aukera asko daude.
Moncayoko bira bizikletaz emateko Beraton (1393 m.) herrira joanen gara hasteko. 48 Km du eta dena pistaz eta errepidez egiten da.
Beratonetik Cueva de Agredara (1313 m.) errepidez bagoaz, 9 kilometro gehien bat beherantz
Cueva de Agreda


Cueva de Agreda eta Moncayo
 Herrian sartzen gara eta  errepidea ezkerrera biratzen denean, herriko kaletik sartuko gara. Beti gora, elizara iritsi arte, hemen GR 86 markatzen du eta hau segituko dugu. Hasieran laua da, baina seinale tantaia honetan gora hasten da.
Aldapa gogorrena "El canto hincado" lepora (1470 m.) iristeko azken puska da.
Bukaeran "El canto hincado" lepoa

"El canto hincado" lepoa

Lepoa atzean gelditzen da
Hemendik jaitsiera luze batez, Agredatik etortzen den bide bat (1160 m.) eskuin aldera hartuko dugu.
Hartutako pista oso ona da eta 5 kilometro bitartez, ia desnibelik gabe, paisaia oso polita eta hezea ikusten ahal da.
Bidean aterpeak eta iturriak badaude, beti ongi etortzen da ura edateko eta freskatzeko. Pagoak zati honetan nagusi dira eta haien itzala eskertzen da.
Beste jaitsiera Vozmediano herritik datorren errepidea hartu arte (1040 m.).
Moncayo eta Peña Negrilla ikusten da zuhaitzen artean, "Fuente de los Frailes" aparkalekura igo bitartean.
Moncayo eta Peña Negrilla

"Fuente de los Frailes"
Aparkalekuko bukaeran dagoen pista (1340 m.) hartu eta "Collado de la Mata" ondoraino laua da.

"Collado de la Mata" ondoan
Lepotik behera doa bidea bidegurutze batera iritsi arte, hemen eskuin aldera, collado Bellido aldera beti.

Cabezo de la Mata (1434 m.) eta lepoa
Hemendik aurrera bideak gora jotzen du. Bellido lepora doan bideska iritsi arte beti gora eta batzuetan oso gogorra.
Moncayo urrunean


Altuera hartzen dugu eta bistak urrunean galtzen dira.


Cerro del Morron (1731 m.)

"Collado Bellido" joateko bidea pasatu eta kilometro luze bat aurrerago, bideak Valdearroyo erreka zeharkatzen du. Hemendik aurrera dena gure alde jartzen da, aldapa behera jotzen du.
Collado Bellido (1807 m.) eta Cabezo Bellidora (1838 m.) joateko bidea

Lepoa eta Cabezo Bellido (eskuineko muinoa)

Kate bat pasa eta gero, gurutzbide bat aurkitzen dugu, guk Cabezo del Caiz inguratuko dugu eskuin aldera joaten. Hemendik gora egiten du pistak eta berehala Beratón herrira iritsiko gara jaitsiera on bat eta gero.
Beratón