2018/01/31

PEÑA NEBERA 2.721 M.



Orain dela 4 urte eta urtarrilan ere, Collaradetara joan ginen, eta gailurretik gertu "Peña Nebera" agertzen den argazki hau egin genuen.
Gaur Villanuatik igotzen den pistatik igo gara, baimena hartu eta gero, eta "El Cubilar de la espata"ko aterpetik 15 minututara kotxea uzten dugu elurrak bidea mozten digulako.
Aterpetik La Espata leporantz abiatzen gara eta gero ezker alderantz sartuko gara betiko bidea (El Cubilar de los Bueyesetik) jarraitzeko. Collaradetara joateko dagoen pasabidea ezker aldean utzi eta Peña Nevera eta Collaradetaren arteko leporantz hurbiltzen gara.
Handik gertu gailurra dago.


Pistatik igotzen, Letxerines dotore agertzen zaigu.


Aterpea pasatu eta Bozueloko sakanatik sartzen gara.

Bukaeran Espatako lepoa.

Berandu da, baina eguzkia oraindik indarrik ez du.

Enbudoa pasatu eta ipar alderantz jotzen dugu (Ezker aldera El Cubilar de los Bueyes sakanatik))

Elurra oso gogorra dago.

Ibar polit honetan sartzen gara eta Collaradetak bide osoan lagunduko gaitu.

Atzetik La Espata eta Bacun gero eta txikiagoak izanen dira.

Collaradeta eta Somola artean dagoen harresiaren pasabide nabarirantz bagoaz.

Eguna bikaina da, bukaeran Moncayo agertzen da.

Pasabidean sartu gara eta aldapak tenteago jartzen dira.


Azken pala begira ....

... eta goitik eskuinaldera gure helburua dago.

Tenteago jartzen dela kranpoiak jartzen ditugu.

Goitik behera begira.

Collaradeta, Collarada eta El Fraile

Somola Alta

Azken txanpa eta .....

... Peña Naberan gaude. Peña Retona eta Somola Alta

Alberto 😜😜 eta besteak.

Orain bai. Denok gailurran. Ezker aldean Collarada.

Ezkerrean Punta Eskarra, erdian Pala de Alcañiz eta aurrean Los Cuchillares

Collaradeta eta Collarada (El Fraile aurrean)

Rafa probokatzaile.

Pala de Ip eta Midi

Jaitsiera gozatzen

Rafa

Iker

Alberto
Konturatru gabe kotxera iristen gara eta jaitsiera motza egiten zaigu. Itzuliko gara.


2018/01/29

PUNTAL DE SECUS 2.514 M.

Urtarrilan gaude, hala ere pasa den urteko udaberrian baino elur gutxiago aurkitu dugu, hori bai, hotza askoz handiagoa. Horregatik elurra oso gogorra zegoen.
Bisaurin egiteko asmoarekin iritsi gara Lizarara, baina baldintzak ikusita Puntal de Secus egitea erabakitzen dugu.
6 gudari atera gara Puntal de Secus igo nahian: Etxebe, Martin, Carlos, Remi, Diego eta ni,  eta gaur borrokatzeko gure arma guztiak erabili izan behar ditugu, segurtasun armak besterik ez dira: ganibetak, pioleta, kranpoiak eta abar. Saria ere izan dugu, gailurretik hego aldera jaitsi gara elur ona aurkitzen, pena eskiak bizkar zorroan nahiko eraman izan behar ditugu.

10:20an igotzeko prestatzen ari ginen

Elur gutxi aurkitu dugu hasieran, ...

... Ordelca aterpetxo inguruan bai, baina ....

... baina Atxarde Catiellas pasatu arte, ez ditugu eskiak jartzen.

Hemendik aurrera, bai!. Remi martxa hasten da, oraindik elurra oso gogorra.

Eguzkipean Plana Mistresa egon behar da, Sakana barruan ganibetak ezinbestekoak dira.


Plana Mistresa agertzen gara, eta mendia zabaltzen da eta eguzkiarekin batera, gure izpiritua ere argitzen da.

Hemendik aurrera gehien bat elur berria aurkitu dugu.


Behean Plana Mistresa gelditzen da, eskuinean Bernera.

Lehenengo palak gusturahartzen dugu, baten batek presa duela dirudi.


Luis eta bere estilo bizikletero, zergatik izanen da?

Diego, aita arduratsua. Familia beti buruan, ...


Eta tropela azken txanpa egiteko prest.

Bat, bi, hiru, PUM!!!  Lasterketa hasi da.

Puntal de Secus gertu dago, elurra bikaina orain arte, bukaeran kranpoiekin eta kontu handiz.

 Bisaurin, zonaldeko erraldoia lepozain, ....

Carlos iristen ari da, denok goian gaude.


Azkenean denok pozik gailurran, Luis, Martin, Remi eta Diego.

Eta Carlos ta biok ere.


Hegoalderantz piska bat jaisten gara babesteko

Eta mokau bat hartzen dugu.

Pala eguzkitsu honetatik oso gustura eskiatu dugu. Bisaurineko ipar aldea ikaragarriak agurra ere amaten digu
Martinen bideoa