2011/06/18

GOIZA PIRINIOAN. PETRETXEMA ETA SOBARCAL (2011-06-18)

Atzo zurrunbiloa sentitu nuen barnetik eta berehala mendiko deia zela ohartu nintzen. Juantxo deitu eta urrengo egunerako ateraldi azkar bat prestatu genuen.



Goizeko 5etan pasatzen da nire bila eta 7etan Lintzatik Petretxema aldera ateratzen gara, 8,30etan gailurran, eguraldi oso polita, laino asko dago oraindik edonon eta mendiari bere ikutu magikoa jartzen dio. Goiz denez eta denbora dugunez, pala jaitsi Petretxemako leporaino eta Sobarkal igotzen dugu.

Beti gertatzen den bezala, gutxien igotzen diren mendiak bista hoberanak dituztenak dira, Petretxemako paretak eta orratz ikaragarriak laino artean gure aurrea aurre gozatzen ditugu eta argazki pilo bat egiten dugu. Handik bailaratik zuzen berriz Lintzako aterperaino, kotxea hartu eta eguerdiko ordu batean etxean gaude berriz. Goiz ahaztezina!

2011/06/14

2011ko BIRA ADI - SAIOA

Aspaldidanik eguraldia ona izanen zen ala ez hainbeste zalantzak izan eta gero, pasa den igandean oso eguraldi ona ibiltzeko egin zuen.

Goizeko 7etan atera ginen Arrobi Bordatik, 10,30etan Urkiagako lepoan geunden Adi eta Zotalar igo eta gero. Urkiagan hamarretakoa hartu eta Artesiagara aldera jo, han 13,10etan geunden.

Artesiagara oso zintzo Enrike heldu zen janaria eta edariekin eta bada ez bada ere norbait jaitsi behar zuen.

Azkenean Saioa eta Xuriain igo eta zuzenean Arrobi Bordara iritsi ginen 17etan.

Bira emateko 11 lagun bildu ginen eta beti polikiago ibiltzen zen pausoz. Kostata baina dastatu genuen paellak pena guztiak ahaztarazi zizkigun.

Heldu den urte arte.

2011/06/03

HABÍA UNA VEZ .......... UN CIRCO!!

Penagarria da beti, baina gure herriko mendizale artean halako liskarrak sortzen direnean gehiago.
“Vergüenza ajena” da nik sentitzen dudana.
Gertatu zena, han gertatu zen eta ezin da lekualdatu hemen bizi garen inguru mediatikora.
Nik, mendia, mundu normal barruan  beste mundu bat dela pentsatu dut, horregatik mundu normalean ezin da eztabaidatu (modu horretaz)  han gertatutako aferekin, ulertu ezin delako.
Mendiko baloreak galtzen direla esaten dute. Gezurra da! baloreak mendian hartzen dira eta nork bereak hartzen ditu, nork mendian bere esperientzia du eta horrek pertsona bezala markatzen zaitu.
Horregatik bakoitzak dituen baloreak nola azaldu munduko alde honetan jakinen du.
Argi dago, eta ez dut nahi Juanito eta Pasabanek dituzten merituak kendu, orain ikusten ari garena ZIRKU bat besterik ez dela.

AURTENGO ADI - SAIOA 2. BIRA