2020/11/27

TTUTTURRETIK BALERDIRA

Zapaldutako gain batzuk

Powered by Wikiloc

 Malloetan askotan ibili gara, zeharkaldiak batzuetan, igoerak beste batzuetan, baina gain guztiak lotu ditzan zeharkaldia gogo handia nuen egiteko eta udazken luze honetan aukera izan dugu.

Lourdes, Javier eta ni Intza herrira joan gara, handik zirkular luze hau hasi eta bukatu. Goizeko 8etan eguneko lehenengo argiekin ateratzen gara, hasiera Ttutturreraino desnibel gehiena gainditzen da, handik aurrera gora eta behera besterik ez da.

Goitik haize gogorra sufritzen dugu nahiz eta orduak pasatzearekin batera gutxira joan, zerua ere urdinera doa eta ibilaldia ederki bukatzen dugu.


"Intza herriko hondamendia"

Hondamendi batengatik baserri eta etxe guztiak sakabanatuta daude.
1714ko abuztu eta irail euritsuen ondorioz, 526.000 m3 lur mugitzen hasi eta 1400 metroko bidea eginez, eliza eta plazaren arteko guztia suntsitu zuen. Sakabanatuagoak zeuden beste 30 bat etxe edo baserriek ordea, ez zuten kalterik jasan, ez zen horregatik bizia galdutakorik izan.

Herritarrek, inguruko bordetan bizitokia hartu, hauek txukundu eta berriak egiten hasi ziren,
egun ezagutzen dugun Intza herria osatuz.
Elkarri lagunduz, 1715ean aurrena errota eraiki zuten, 1721erako udaletxea eraiki zuten
eta 1725erako eliza berria, lehengo elizako erretaula baliotsua bertan kokatuz.







Ttutturre

Errazkin herria


Ttutturren


Pallardi


Aralar eta Satrustegi

Pallardi atzean gelditu da.

Mendiaundi





Irumugarrieta


Aldaon






Balerdi eta Azkarate herria

Beoin






Uakorri

Uakorritik Txindoki

Balerdiko ertza




Balerdi






Araitzeko bizitza.

Egun ikaragarria pasatu dugu, ............😎


2020/11/24

ESTERIBARKO ZIRKULARRA

Gaur etxetik atera gara hemendik hurbil bueltatxo bat egiteko, ideia 12tarako etxean egoteko. Mikelekin hitzegin eta berehala animatu da jakin gabe zer egin behar genuen.

Azkenean Arretik Lartzabalera igo gara eta mendikatea jarraitu dugu Alixetoraino, tartean Arromendi, Antxoritzeko haitza eta Berrondo. Azkenean Alixetotik Gendulain herrixkara jaitsi eta Zuriainera zuzenean jaitsi gara, Santiagoko bidetik berriz etxeraino itzuli gara.

22 km ibilbidea eta 800 metro desnibela egin ditugu 4 ordu eta laurdenetan.

Mikel Arromendi kaskoan


Antxoritzeko haitzara igotzen.

Antxoritzeko haitzan.

Goitik Zuriain eta Antxoritz

Berrondoko kaskoan.

Gendulain herrian, atzean Arromendi eta Antxoritzeko haitza.