2020/11/10

AÑELARRA ETA AUÑAMENDI LAINOEN ARTEAN

 

Hiru Erregeen Mahaiatik

Añelarra Belagoa aldeko menditzar horiek ikusteko leku aproposena da, ez da Auñamendia edo Hiru Erregeen Mahaia, horiek paisaiako protagonistak baitira. Añelarra da ikusmira egokiena eskaintzen duen gaina,  Auñamendiren kate berera lotuta dago, Castetne izeneko haitza tartean dutela, Auñamendi eta Hiru Erregeen mahaiarekin duen   gertutasun horrek galarazten dio mendizaleen arreta. Ernaz aldetik datozen bideek Auñamendiren bila jotzen dute eta mendizale gutxi dira Añelarrara jotzen dutenak, baina indar nahikoa izanez gero, ez da ibilbidea asko luzatu behar bi kaskoak ibilaldi berean zapaltzeko.

Eraize lepotik atera gara zirkular bat egiteko, hasieran Añelarra eta gero Auñamendi igotzeko, azkenean itzuli Eraizera zirkularra osatzen. Horrela egin dugu baina lainoak eta Larrako labirintoak direla eta buelta aski eman izan behar dugu Añelarrara iristeko.

Gaur Auñamendi jostalari aurkitu dugu, guri grazia gutxi egin digu goitik ez dugulako deus ikusi, hala ere pozik gaude bere kaskoan egon garelako, eta jaisten ari ginela konturatu denean, bere irudi polita erakutsi digulako.

Auñamendi jende askorentzat bada ere Euskal Herriko mendirik altuena, Nafarroa Garaia eta Zuberoako mugetatik at gelditzen da, hala ere bere aintzinetako kondairak eta istorioak euskal mitologiarekin erabat lotuta daude.

Eraize lepotik Zanporiko maldetan.

Hasieran bidea agerian, .....
....... gero gora behera, ezker eskuin, ... galdurik.



Berriz bide bat aurkitu. Indartsuenak ere erortzen dira (pinua kasu honetan)


Lainoak gurekin jolasten du eta batzutan ikuspegiak opari. Lapakiza eta Ezkaurre

Larratik Añelarrako bizkarraren bila.


Larrako lapiaz bildurgarria atzean uzten dugu

Añelarrako belardi goxoak

Kaskoa bistan dugu.

Lehenago atsedena eta mokau bat indarrak hartzeko.

Auñamendi eta Añelarra ikusten ditugu, azkar izkutatuko dira


Azken txanpak

Mendebaldeko Añelarrra 2.349 m.

Gailurra
Lehenengo helburua lortuta, pozik.

Auñamendira joateko amildegi ikaragarriak, zulo erraldoiak. Kontuz ibiltzeko.
Toki ederrak



Auñamendiko maldetan, ....

Goian

Fernando eta Mikel
Ni eta Fernando


Bi mendi eginak, pozik itzultzen gara.


Auñamendiko azken maldak.

Añelarra ipar aldea.





Lainoak altxatu eta azkenean Auñamendi agertzen da.



Countende eta Auñamendi.


Berriro Larrako lapiazen sartzen gara.



Eraizera iritsi eta ooraindik lainoak jabe















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina