2015/05/27

KODESEKO SANTUTEGIA - BI AHIZPA - ORRATZAK - PEÑA BLANCA - PICO ROYO - IOAR

 
Duela bi aste zirkular hau egin nuen, gogo handia nituen eta eguraldi oso kaskarra izan arren han egon nintzen. lainoak, euria eta hotza egon ziren ibilaldi osoan, horregatik eguraldi onarekin itzuli behar nuela erabaki nuen. Eta hona hemen gaurko zirkular ederra, eguraldi ederrarekin.

Santutegitik ateratzen gara Bi ahizpa alderantz doan bidetik, (aparkalekutik ezker aldera ateratzen den pistatik, igotzen da 100 metro inguru eta berehala bukatzen da, han ia elkarrekin ezker aldera ateratzen dira 2 pista zaharrak, lehenengoa hartruko dugu) bidea arteek izkutatzen dute eta beherantz jotzen duenean, azkar bi ahizpen azpian kokatzen gara. Aurrerago eskuinaldera beste pista bat hartu eta orratzen bidean gaude, toki espektakularra, alde guztietatik paretak ikusten ditgu, tokia oso basatia da, handik segitzen dugu bidea eta bide oso aldapatsu eta irristakor batetik goiko aldera iristen gara.

"Cencerros" orratza, handin jaitsiko gara.
Santutegitik hartutako bidetik bi ahizpak agertzen dira.
Bi ahizpen oinarrian gaude eta atzerantz begira ....
Orratzen bidea, urrunena Ioar kaskoan dagoen antena ikusten da.
Atzean ere orratz polit bat utzi dugu.
Bi ahizpei buelta eman diogu, oraindik basatiagoa.
Igotzen garen bitartean ahizpak itxuraz aldatzen dira,
Azkenean behean gelditzen dira eta ertza gainditzen dugu, ...
... handik gure helburuak ikusten dira. Ioar, Pico Royo eta eskuinaldean Peña Blanca.
Mikelek haizetea aguantatzen du. Orratzen artean igotako bidea, itzalean, ikusten da.
Peña Montañesa urrunean

Bide estua ongi doa Ioar aldera baina guk Peña Blanca eta Pico Royo igo nahi ditugu, horrgatik Blancaren azpian gaudenean legardi batetik zuzen igotzen gara, bidea desagertzen da eta nolabait asmatu behar duzu, bidean zubi polit bat aurkitzen dugu. Trepada txiki eta erreza eta goian gaude.

Mikel Peña Blancan.
Falta diren biak han daude, gure zain.
Jaisten gara, lepoa hartu arte eta arazorik gabe Pico Royo ere zapaltzen dugu. Hemendik bide erreza eta nabaria da.
Peña Blanca behean gelditzen ari da.
Mikel eta biok Pico Royon.
Hemendik Ioarrera
Torralba del Rio, Pico Royotik
Ioarrera iristen, Pico Royo, Peña Blanca eta Orratzak ikusten dira.
Gailurra.
Gailurretik etorri garen bidetik asmatzen da.
La Plana, Ioarretik jaisten aurrez aurre. Lepotik eskuinerantz joko dugu.
"Cencerro"en orratza, argazki tipikoa. Bide normaletik jaisten gara santutegiraino.