2015/07/15

GRAND BILLARE 2.318 m.

Ferre, Joseba, Iñaki eta ni goizeko 6etan Iruñetik atera ginen Lescun alderantz Grand Billare igotzeko asmoz. Bero ederra jo behar zuen eta eguneko lehenengo orduak aprobetxatu behar genituen.
Han, Plateau de Sanchesen, kotxea utzi eta gora hasi ginen.






“Lescun” zirkua, glaziarrek egindako lanarekin zizelkatu zuten eta  karekizko mendi ikaragarriez inguraturik dago. Hiru Erregeen Mahaia, Ansabereko Orratzak, Camplongeko organoak, …. . Pirinioetako Dolomitak deitzen diote eta begirada bat besterik ez da bota behar hori ulertzeko. Hegoaldetik gailurretara doazen malda lehunak, nahiz eta karst izan, ipar alderantz amildegi sakonetan bihurtzen dira eta pareta bertikalez osatutako zirkua daukagu.
Lescun herri ederretik Billare mendia menperatzen da. Hesi geografiko garrantzitsua da eta zirkua toki batzuetan zatitzen ditu: hego aldeko zonaldea Palo eta Ozako mendateetara iristeko, Petretxema eta Ansabereko Orratzetara iristeko bailara txikia eta ipar aldean Sancheseko lautada.
Justu hemendik hasiko gara gure ibilbidea.

Internetetik ateratako argazkia


Sancheseko lautada, erdian hartuko dugun bidea ikusten da.

Azkar basoan sartzen gara eta itzalpean gustura ibiltzen da.

Bidea oso ongi landuta dago, ...


... batzuetan paretan ongi landuta, ...

... eta beste batzuetan belardi arteko bideska zoragarria.

Basotik ateratzen garenean, eguzkiaz gain, Auñamendi ere gure aurrean agertzen da.

Eta gure ezker aldean joan behar garen toki aldapatsua.

Lehenengo atsedena aldapa erdian, Auñamendi eta Countende lekuko.

Desnibela handia da eta bidea belardi aldapatsuetatik doa.






Lepora iristen gara, bidea lehuntzen da.

Lepotik, Lhurseko aintzira eta bere gainean Hiru Erregeen Mahaia, .... Atzean Petretxema eta Ansabere, Atxerito, ...

Lepoa gainditu dugu eta orain Hiru erregeen mahaia eta beste asko agertzen dira.

Berdea uzten dugu eta grisa jaun ta jabe hemen dik aurrera.


Tximinia oso erreza eta ...

... ertzatik zuzenean  ...

... gailurrera.





Erdian Dec de Lhurs.

Jaisten gara

eta jaisten gara

eta jaisten gara, ez da inoiz bukatzen.

Baina bera iristen garenean ur jauzi eder hau gure esperoan dago. Bere putzuan bainu on bat hartzeko.