2018/05/23

SABOCOS 2.757M. ZIRKULARRA



Ibilaldi ederra gaurkoa, Diegorekin gelditu naiz eta horrek gehigarri bat ematen dio. Gaua eta oso berandu da Hoz de Jakatik igotzen den pistara lo egitera iristen garenean. Elur jauzi zahar batek bidea mozten du eta han gelditu behar.
Sabocos igotzera etorri gara, ez dakigu ongi plana baina nik buruan zirkularra egitea daukat. Ez dugu ezagutzen baina merezi duela esan digute.
Azkenean baldintza onak ikusten ditugu eta gailurrean zirkularra egitea erabakitzen dugu eta asmatzen dugu. Toki liluragarria bezain ikaragarria da.
Azkenean El Verdeko lepora joan ordez Sabocosera hurbiltzen gara, Ipar kanalaren hasten den tokiraino. Handik errez jaisten da pistetaraino, horrela transizio bat aurrezten dugu.
Diego Mandilarrera ere igotzen da egun eder hau bukatzeko.
Diego eta nik egindako argazki hauetan ibilaldia erakusten dugu.

Goizeko lehenengo orduetan zeruko kolore bereziak

Pantikosako estazioko pistetan eskiak jartzen ditugu. Partacuan eguzkiak jotzen du.

Sabocos begi bistan, eguraldi ona dirudi

Diego, Tendeñera eta Sabocos. Ezker aldean El Verde.

Sabocos handia!!

Ibon de Asnos, aurrean Peña Blanca eta Sabocosera doan ertza

Argualas mendigunea. Euriak elurra zizelkatu du

Pistak utzi eta mendi basatian sartzen gara. Mendia guretzat, ez dugu inor ikusten.

Lepo honetan "Escalar" sakanan sartzen gara. Vignemale agertzen da, ......


Sakanak ezkerreko maldatik igotzen gara


Altuera hartzen dugu, .....
Escalar zirkua ixten duen pareta.

... gailurrera doan pala luze eta tenteak hartu arte.

Hauek kranpoiekin igotzen ditugu.
Aldapa gero eta tenteagoa


Goiko ertzera iristen gara, atzean Peña Blanca eta ertz ederra.
Hor nago, goi aldeko ertzan

Eskuinean jaitsiko garen lepotxotik ikusten da.

Diego goiko ertzera iristen.

Tena ibarra

Azken txanpa eta ....

... ertza lehuntzen da.

Goian gaude!, honek hasi baino ez du egin!

Diego .....

.... eta ni goian


Lepo horretatik ekialdeko kanala jaitsiko dugu.

Aurrean igo behar den Mallo de las Peñaseko lepoa
250 metro desnibela leporaino


Sabocos eta ekialdeko kanala behetik ikusita. Handik jaitsi gara.
Atzera begira, abocos eta ekialdeko kanala ikusgarria.

Mallo de las Peñas lepoa. Forato ederra agertzen zaigu.

Sabocos aldera azken begirada

Forato lepotik

Toki basatia

Elur hegalak bildurgarriak mehatxuka.
Mallo de las peñas lepotik jaitsiera



Forato de Diaples zirkua, handik jaitsi gara.
El Verdeko lepora joan ordez, Ezkerreko maldetatik altuera hartzen dugu, Sabocoseko ipar paretetara iritsi arte.


Handik zuzen pistetaraino jaisten gara.