2021/08/31

SOROGAIN-UREPEL-URKIAGA-SOROGAIN

Martinen bideoa

 

Sorogainen bildu gara koadrila on bat inguruko tokiak bizikletaz ezagutzeko.
Hasteko Urepeleko bidea hartzen dugu, baina gero Mendiaundi ekialdetik inguratzen dugu Aldaparriko leporaino. Handik ibilbideko jaitsiera zailena egiten dugu GRtik, berriz Urepelerako bidea hartzeko Beraskoaingo lepoan.
Hemendik bidexka eta pistetatik Urepelera iristen gara, zerbait jan eta edan eta gorantz hasten gara Urkiagako leporantz sakanatik doan bide batetik, Urkiagatik Adi mendia inguratuz jaitsiera polit batetik berriro Sorogainera itzultzen gara.