2012/09/20

"PURA VIDA" DONOSTIAKO ZINEMALDIAN

Iñaki Otxoa de Olzaren erreskatearen gaineko filma zine aretoetan.

 Iñaki Annapurnako gailurretik gertu hil zen, 2008an, ondoeza izan ondoren. Igandean estreinatuko dute 'PURA VIDA', Donostiako Zinemaldian. Artxiboko irudiak eta testigantzak erabili dituzte pelikula osatzeko; ez dago fikziorik




Pablo Irabururen hitzetan, "Ez da mendiari buruzko filma bakarrik. Elkartasunari, laguntasunari eta modu intentso batean bizitzeko aukera bati buruzkoa ere bada"




PURA VIDA!  Iñakik horrela adierazten zituen bere sentimenduak mendi batera igotzen zenean eta filmaren eragileek espiritu hau goraipatu nahi izan dute filma honetan. Bukaera tragikoa duen historia baten negarti itxuratik aldendu nahian.

PURA VIDA, heldu den igamdean irailak 23an Donostiako Zinemaldian estreinatuko da. 20:45etan Principe zinemetan 7.aretoan.
Eta gainera: astelehenean 24 19:30etan eta asteartean 25 22:45etan.

IRAILAK 27AN IRUÑEAN 


2012/09/15

PALAS, BALAITUS ETA LLENA CANTAL, hiru erraldoi hiru egunentzat

Batzuetan natura apetatsua da eta gurekin jolasten du eta ez mendian bakarrik, gure osasunarekin ere. Eta mugitu ezineko espetxe horretan zaudenean, ibilitako mendi guztiak burura etortzen zaizkizu eta oroitzapen hauek mailu bat bezala buruan behin eta berriro jotzen dute. 
Hasieran mina bakarrik sentitzen da eta ohiturezko animaliak garenez, ohituratzen gara, oinazeko auomata batean bihurtzen zara eta egunak, asteak, minez pasatzen dira. 
Bat batean argazki zaharrak ikusten dituzu eta buruak mendi haietara eramaten zaitu eta gauza pilo bat kontatzen dizu eta orduan argia ikusten duzu, mendiak han egon dira, han daude eta han egonen dira eta gu haiek bezala ere egon gara, gaude eta zergatik ez?, egonen gara. 

Juantxo eta Txelo, atzean Palas

Lehenengo eguna. 

Orain dela hiru urte egindako ibilaldi polit bat hemen daukagu, Txelo, Juantxo eta hirurok La Sarratik atera ginen eta ttipi-ttapa Arriel lakuetara iristen gara. Toki ikaragarria, pirinioko bihotzean eta historiaz inguraturik. 
Le Dormeur tximiniatik atera eta gero.

Eguna lainotsu dago hasieran, eta horrela Le Dormeur tximiniatik Palas mendira iristen gara, oso goiz da eta ez dugu inor ikusten, mendia bakarrik guretzat. Inguru hau ametsetan ere ezin da pentsatu, Balaitus eskuarekin ukitzen ahal da, Midi ere ondoan dugu eta Pirinioz kutsatzen gara, egoera horretatik ateratzea, ze zaila den! 
Txelo gailurrean

Azkenean aurrera joan behar da eta etorri garen tokitik jaitsi eta Arriel lakuetan Txelo Panticosara itzultzen da, Ze pena! Zenbat farra eta zenbat momentu onak pasatzen dira neska honekin denbora gutxi batean. 
Gu ere pozik gaude

Bakarrik Juantxo eta biok gelditu gara, egun osoa aurretik dugu eta mendia osoa guretzat. Lakuetan luze gozatzen dugu eta gero aldapak gozatuz, Balaitus azpian dagoen André Michaud aterpera abiatzen gara. 

Aterpea harri handi bat da eta bere txokoak toki babestua bihurtzeko aprobetxatu dituzte. Han eguzkiko azken izpiak eta azken ukitu goxoak guretzat dira eta dagoen argi espektakuluko lekukoak gara, ikusitakoa azaltzea ezinezkoa da.

Ikaragarri polita euskal pirinioa


Bigarren eguna. 

Presarik gabe altxatu eta gertu daukagun Balaituseko Diagonaletik bidea hartzen dugu, bidea erosoa da diagonala bitartean, baina gailrrera joateko eskuin aldera hartzen dugunean kontu handiz ibili behar da. Harri pilo bat daude erortzear, batzuk handiak beste batzuk txikiak. Dena den pis-pas batean gailurrean gaude. 

Juantxo Balaitusen

Hemendik aurreko egunean egindakoa ondoan dago eta niretzat egun hauetan dudan helburu nagusia aurrez aurre dago, Gize-ko piramideak bezain perfektua eta erraldoiagoa den piramide polit bat, Llena Cantal (2956 m.). 

Gailurrean denbora konturatu gabe pasatzen da eta “Los Diablos”, “Costerillou” eta hainbeste bide ospetsuak imaginazioarekin oso azkar egiten ditut, azkenean frantziar bikote bat iristen da eta agurtu eta gero berriz Diagonaletik jaisten gara. 
Balaitusetik itzultzen gara, Arriel lekuko.

Arriel lakuetatik berriro pasatzen gara eta beheko lakua pasa eta gero ezker aldera Elurreko Ama Birjinaren Ermitara doan bidea hartzen dugu. Oso erosoa da eta desnibel gutxi eginez Respomuson agertzen gara. 
Añadir leyenda
Arrieletik gertu
Llena Cantal jaun ta jabe


Hirugarren eguna. 

Askotan, Gize-ko piramideak munduko zazpi mirarien artean daudela entzun dut, egia esan ez naiz inoiz egon, baina Piedrafita zirkutik altxatzen den piramide perfektu hau seguruaski gizakiek egin ez dutenez, haien arteanez dago. 
Cristales, Balaitus eta Frondiellas

Llena Cantal 2.956 metro ditu eta 46 metro horiek falta zaizkielako, jende gutxi agertzen da bere gailurretik. Dena den ez da bakarrik bere itxura perfektua edo bere altuera, igotzeko bideari ere ez zaio ezer falta, gailurreko aireko ertz bat, igotzeko tximinia errez bat (II), izkutatutako laku hormatua eta abar. 
Laku hormatua

Mendi polita eta entretenitua da eta horrez gain igoera oso ongi markatuta dago. Mendi honek pena merezi du. 
Juantxo gailurrera iristen
Goian

Esandakoarekin ez dut kontatu behar egun honetan egiten duguna, igo eta jaitsi berriro aterpera. Han gure lagunak etorri dira paseatzera eta elkarrekin Panticosara itzultzen gara bazkari on bat dastatzeko.

Etxra itzultzeko prest