2020/03/11

BISAURIN 2.670 M.

Klasika bat egin dugu gaur, Lizara aterpetik Bisaurin gailurra zapaldu dugu eta jaisteko, koadrila ederra bildu garenez, batzuk igo garen pala beretik jaitsi gara eta beste batzuk Fetas lepotik. Beheko argazkian nondik igo eta jaitsi garen argi gelditen da.


Goizeko 7:30etan bildu gara 15 lagun, azkar erabaki dugu Lizara aterpera joatea baina ongi jakin gabe gero nora jo. Iritsi garenean oso itxura ona zuen Bisaurinerako bidea eta hara joan gara.
Aterpetik lagun hilara luze atera gara eta mendia jendetsua bihurtu dugu

Azken elurteak mendiko itxura aldatu du eta polita azaldu da gaur mendia, eguraldia oso argi eta zeru urdinak animatzen gaitu mendian ibiltzera.

Goizeko 9etan Lizara aterpetik ateratzen gara.

Foraton aldera hilaraz hurbiltzen gara.

Iker, koadrilaren gaztea.

Foraton lepoa, aizeak elurra eraman du. Ni agerian.

Hemendik Bisaurineko pala handia aurrean daukagu.

Karmelok, denbora luze mendira etorri gabe, gaur txapeldun bat bezala egurra eman du. Atzean Berneratik Kollara.daraino

Eskuin aldean Fetas lepoa eta sakana.

Punta Aguerri eta aurrean Javier.

Pala hasieran buru belarri.

Mikel

Altuera hartzen dugu eta hilara pixkanaka apurtzen da. 

Pala gero eta aldapatsuagoa.

Buruan Karmelo eta aterpeko zakurra.


Punta aguerri, Alanos eta eskuinean Ori

Gora iritsi eta pirinio osoa zabaltzen da gure aurrean.

Lourdes, Iker eta atzerago Martin.

Javier eta Santi.

Karmelo eta Iker

Talde osoa gailurran.

Aterpeko zakurra bildurrik gabe.

Batzuk Fetas aldera joaten gara, Bisaurineko ipar alderantz.

Goiko aldean elurra oso ona dago.


Hemendik Fetas lepora pala ederra dugu. Behean Corona de Secús.

Pala ederra eskiatzen dugu, lepoan bikote bat ikusten da.

Lepotik jaitsitakoa ikusten dugu.

Fetas aterpea, jaitsiera bukatzear dago.

Eguna bukatzeko modu hoberena, hau da.

Martinek prestatutako bideoa