2012/11/02

ROGGER ONCOY, ANDEETAKO MARRAZKILARIA

Rogger Oncoy Peruko akuarelista bat da, 1964. urtean jaioa. Orain Huarazen, Perun bizi da.
Gure kontinentean bere lanak ikusi ahal baditugu ere, taldekako erakusketetan soilik, artista honi bakarrik eskeinitako erakusketarik ez da izan. Horregatik ez da oso ezaguna alde honetatik. Bere aktibitatea hego amerikako giroetan aritzen da.



Mendira joaten ezinean gelditzen garenean denbora luze agertzen zaigu beste nonbait mendiak bilatzeko eta gure grinaz beste ikuspuntu desberdinetatik gozatu ahal izateko.
Dudarik gabe, nahiz eta oso subjetiboa izan, mendizaletasuna liburuetan gehien gozatzen den tokia da, mendian bertan ezin bazara egon, noski!.

Liburuetan mendiko historiak agertzen dira, munduko mendi garrantzitsuetako lehenengo konkistadoreen balentriak, miseriak eta garaipenak. Liburuak irakurri bitartean gure irudimenak gure eraz zehazten du historia eta gure gustukoa, horregatik irakurketa atseginagoa egiten zait. Nik liburu bat aipatu behar banu, oso argi nuke, “La montaña desnuda”, Reinhold Messnerren Nanga Parbaten gaineko liburua da.

Argazkiek eta filmek eskaintzen dizkiguten abenturak, zer esanik ez!. Oso erakargarria dira eta oso erosoa ikusteko dira, aukera ematen dizute beste gauza bat egiteko ikusten duzun bitartean, aspergarria bada lo kuluxka egiteko ere, baina begietatik sartzen zaizu eta historian ez duzu parte hartzen, liburuetan nolabait bai. Filma bat aipatu behar baldin badut “Tocando el vacío”, Joe Simpsonek idatzitako liburuaren adaptazioa. 1985. urtean Simpson eta Simon Yates, Peruko Andeetako Siula Grande mendia eskalatu zuteneko historia da.

http://youtu.be/ZzkMQyhQVz8

Baina kasualitatez munduko sarerik handienean galduta, mendiko beste aspektu polit bat aurkitu nuen, han nonbait ezkuturik zegoen niretzat. Marrazkiak dira eta are gehiago akuarelak dira. Rogger Oncoy Peruko akuarelista da, hemen bere mendiko lan batzuk ikusten ahal dituzue, bere Andeetako akuarelak, asko daude eta aukera badituzue interneten bilatu, ez zarete damutuko. Marrazki hauek mendia ederki transmititzen dute, sentimentuak gainezka daude lan ikaragarri honetan.