2014/05/15

BERIAIN (1493 m.) MUTURRETIK


Gaur eskiak deskantsatzen utzi ditugu eta Ferre eta biok goizetik  ibiltzera atera gara. Beriain helburua izan da, baina Arruazutik ateratzen muturrean dagoen pitzaduratik igotzeko, gero Uhartera jaitsi zirkular bat osatzeko.
Bikaina atera zaigu eguna eta ibilaldia, muturreko oinarrira arazorik gabe iritsi gara, bide on batetik, pitzaduratik ongi ere igo gara baldintzak oso onak zirelako, dena den duen pasabide arriskutsua babesteko sokatxo bat jarri dugu.
Handik aurrera dena berdea, urdina eta oso argitsua izan da. Uharten bizikleta hartu dugu Arruazura itzultzeko, errepidetik 3,5 Km daude eta mendian orduak ibili eta gero asfaltotik ibiltzea oso destsegina baita.


Lehenengo aldapak eta Arruazu behean berehala gelditzen da.

Basoak orain berde berriarekin daude, ikusgarria!

Atzean muturra dago, Ferre gogoekin ibiltzen da.

Puntu honetan muturrerantz joateko bidea hartzen da, ezker aldera, ez Uhartera ez Unanura

Paretetara hurbiltzean aldapak gero eta gogorragoak dira.

Azkenean goiko paretetara iritsi gara, Sakana gure oinetan dago.

Lanean sartzen gara, hasiera ez da hainbesterako, eta bukaera ez da ere.

Pitzadura sakona da, bere paretek eta hortzek itxura bildurgarria ematen diote.

Pitzaduraren erditik harrietako ibaia dago, aldapa gero eta furteagoa da.


Gero eta fuerteagoa, eta hemen ia bertikala. hemen lehenengo ostopoa aurkitzen dugu ......

... pasabide txiki bat, eta bada ez bada ere, sokatxo bat ateratzen dugu.

Pasabidea eta gero oso azkar ateratzen da, ....

... azken pausoak eta berriro argia ata zabaltasuna.

Atera gara eta ikuspegi ederra daukagu. Unanu eta Lizarraga behean daude, gure igoeraren lekuko dira.

Orain Ermitaraino ibiltzea besterik ez da falta.

Ihurbain 1.416 m.

Eta belardi goxo honetatik.....

..... Beriaingo gailurrerantz goaz, eta kaskoan ....

... san Donatoren Ermita aurkitzen dugu. Aski ez badute gailurretan jartzen dituzten gurutze edta santuekin, hemen Ermita oso bat eraiki dute.

Altsatsu alderantz, Aratz, Aitzkorri, ....

Iruña alderantz Leziza eta Andia, urrunean Pirinioa.

Ferre eta biok.

Hesia jarraiten dugu Uharteko atakatik jaisteko.

Atzean Beriain gelditzen da, kontraste politak ditu mendi honek.

Uharterantz hasten gara jaisten.


Ibilitako goiko belardiak hemendik ez dira ikusten, horiek gozatzeko ordaina eman behar da, guk soberan eman dugu gaur eta besterik gabe heldu den arte.