2021/05/04

ZUBIRI - ADI - ZUBIRI. ZIRKULARRA E-BIKEN

Trak honetan zenbait zati ez da ongi grabatu eta zuzen bat bezala agertzen da.


Zirkular ederra bizikletarekin egiteko, nire kasuan elektrikarekin (hau e-bikemenpekotasuna deitzen da)
Zubiritik ekialderantz doan pista bat, zubia pasa eta gero, hartzen da eta 600 metrotan burnizko ate bat dago, pasa baino lehen ezker aldera bide bat sortzen da eta hori jarraituz Erroko mendatera iristen da. Bide hau oso polita da eta gora iritsi baino lehenago Santiagoko bidearekin bat egiten du.
Mendatetik Santiagoko bidea jarraituz eta  Lintzoaineko pistetatik Tiratun mendi azpian agertzen gara, han mendia hego aldetik inguratzen duen pista batetik Lizartxuko lepooan kokatzen naiz eta pista gora jarraitzen Adi kaskoraino iristen da.
Zuzen Aratungo lepora jaisten da, belardi ederra jaisteko, hasierako harri batzuk kenduta. Ipar aldetik mendia inguratzen dugu Adipeko leporaino eta Urkiagarako bidetik jaitsiko gara ezkerretara doan pista on bat harrapatu arte eta mendebaldetik Adi mendia inguratzen jarraituko gara Beorkorraleko eta Zotalarreko bizkarra harrapatu arte.
Zilbetira doan pista jarraituz Gurutxagako lepora iristen da, Zilbeti eta Eugi artean. Handik Eugira jaitsi gabe GR hartuko dugu eta aurrerago jaitsiera trialera batetik Saigotseraino iristen da.


Erroko mendatea

Lintzoain

Tiratun begibistan

Tiratun azpian, hartu behar den pista aurrean.

Adi, aurrez aurre.

Goitik Zilbeti alderantz

Nire zaldia

Jaitsiera ederra, Aratungo lepoan.

Adipeko lepoan.



Powered by Wikiloc