2015/02/18

ALPE AHAZTUAK. BRENVAKO MUTURRA


Denbora asko daukat lesioi batengatik eta egun hauetan argazki eta idazki zaharrak berreskuratzen pasatzen ditut, medikuak atsedena agindu dit eta oso luze ez bada, atsedena eskertzen da. Idazkiak eta diapoak begiratzen Alpeetan egon nintzen lehenengo aldiz aurkitu ditut eta aintzineko igoera ederrez gain, beste gauza asko gogorarazi dit, erabiltzen genituen materiala eta arropa besteak beste. 
Guzti horrek han gertatutakoa idaztera animatu nau. 
1982. urtea, udan gaude eta Belagoako aterpean lanean ari naiz, oraindik buruan eta gorputz osoan apirilan Alpeetan izan den nire lehenengo experientziak irauten du, eskiz Txamonix Zermatt zeharkaldia egin nuen, alajaina!. Apirilaren 9 eta 12 bitarte, kontatzeko mila pasadizo gertatu ziren abentura horretan, baina beste momentu baterako.
Belagoako aterpetik mendizale asko pasatzen dira, lagunak gehienak, mendiko jendea elkar azagutzen dugu eta denbora librean igoerak kontatzen ditugu eta plana berriak egiten ditugu ere. Jota Jota aterpean egun batzuk pasatzera etorri da eta errez hasten gara planak prestatzen, azkenean gelditzen gara, Alpeetara bagoaz, Txamonixera hain zuzen ere eta hango orratzak eta korridoreetan sartuko gara, zirrara handi batek nire gorputz osoa zeharkatzen du.
Jota Jotaren lagun bat, Ritu, gurekin etorriko da, hala ere laugarren bat, bi kordada osatzeko, ongi etorriko zaigula pentsatzen dugu. Azkenean Koldo Bayona, eskalatzaile on bat, gurekin etorriko da. Taldea joateko egina dago eta egunak oso azkar pasatzen dira aterpean, iraila hasieran prestaketak egiten ditugu, nola aldatu da mendiko mundua!. Motxilan arropa pilo bat sartzen dut, beti mendira joateko arropa zaharrena erabili dut, eta arropa teknikoa ez dut ezagutzen, horregatik txandal zahar bat, nire amak egindako jertsei bat, nire lehengusuak oparitu zidan egurrezko piolet bat, burnizko kranpoi zaharrak eta abarrek beste garai batekoa dirudi.
Arropa asko eta jateko lata pilo bat, orain, urte haietan eramaten genuen eskaladako material eskasa sinistezina iruditzen zait ... eta pasta paketeak, spagetiak eta makarroiak kiloka, arroza, tomatea, urdaiazpikoa, txorizoa, …. eta lata desberdinak ere, sardinak, pate mina (que nunca se termina), esne kondentsatua, colacao, ….... Eta ere, sartagina, lapikoak, fianbrerak, … ikaragarria kotxean sartzen dugun guztia. Gaur egun erabat desberdina da, motxila txiki batean dena sartzen duzu, barritak, gela, …. eta arropa teknikoa zer esanik ez!

Azkenean eguna iritsi da, igande batean, irailaren 3an ateratzen gara Txamonix aldera, nire Fernando lehengusuaren ezkontza eta gero, arratsaldeko 8,30ak aldera. Bidai oso luzea eta astuna, baina txandaka gidatzen gara ia gau osoa eta arratsaldean, oso eguraldi onarekin, Txamonixen agetzen gara, urte honetan bigarren aldiz, ia beterano bat sentitzen naiz. Denbora galdu gabe, kanpinean denda montatzen dugu eta materiala eta janaria antolatzen ditugu, zuzenean meteo ikustera bagoaz, eta piska bat errekuperatu eta gero, heldu den eguneko plana antolatzen dugu. 
Chamonixeko kanpinean


Igandean oso goiz teleferikoa, Plan de l'Aiguillera, hartzen dugu eta astirik galdu gabe, Nantillons Glaziar aldera abiatzen gara, laurok gogo ikaragarriak dauzkagu hango granitoa eta hango korridoreak dastatzeko, baina eguraldia ez da oso egonkorra eta aldatu behar dela dirudi. Azkar mugitzen gara, Blatiers Glaziar azpitik pasatu eta Nantillonsekoa hartzen dugu, zuzen Spenzer Korridorea erasotzen dugu, igoera bikaina, justu Blatierseko bi orratz nagusien artean agertzen gara eta biak, lehenago bat eta gero bestea, eskalatzen ditugu. 
Blatierseko orratzak eta Spenzer korridorea
Eguraldia okertzen ari da eta azkar ere, baina pozik eta errelajatuagoak Txamonixera itzultzen gara. Igandea erabat okertu zen eta asteazkena arte ez da hobetzen, agun hauetan nazkatuak bukatzen dugu, egunero meteo ikustera joaten gara, astezkenaren zai, eguraldi aldaketa iragartzen dutela.
Bitartean beste plana prestatzen dugu, material guztia ere prestatzen dugu Mont Blancera joateko, eta horretarako ekialdeko bide polit bat aukeratzen dugu, Brenvako espoloia.






BRENVAKO ESPOLOIA
Alpeetan ipar bideak oso famatuak dira, espektakularrak, bertikalak eta luzeak, baina Mont Blanceko ekialdean (grand pilier d'Angle, Major, Pilar freney, …) bide ederrak aurkitzen ahal dira, 1.000 metro baino gehiago desnibela eta mota guztietakoak, eta, iparrak bezala, espektakularrak. Kasu honetan La Brenvako espoloia aukeratu dugu, Mont Blanc igotzeko bikaina, ez du zailtasun gehiegi, jende gutxi ibiltzen da eta ertzak, marra polit bat marrazten du mendian.
1865. urteko uztailaren 15ean, Brenvako isurian lehenengo bidea irekitzen da, klasiko eta ospetsuenetariko bide bat, bide normaletik kanpo, “Brenvako espoloia”. Adolphus W.Moorek, George Spencer Mathewsek, Frank y Horace Walker anaiek, Jacob eta Melchior Andereggekin batera lerro polit hau egin zuten, guzti hauek bere izena utzi zuten
Orain dela 150 urte, hori egiteko zer nolako erabakitasuna eta zer ausardia izan behar zen, baliabide gutxi eta dena oraindik aurkitzeko zegoen. Harritzekoa!
Azkenean antizikloia sartzen da eta asteazkenean oso goiz, berriz teleferikoa hartzen dugu,baina kasu honetan L'Aguille de Midiraino igoko gara. Plan honetatik Koldo erori da, ez zuen gogorik elur eta izotzezko bide bat egiteko eta Txamonixeko eskalada eskolan gelditzea nahiago izan du, horregatik teleferikoa hiruok besterik ez dugu hartzen. 
Ritu eta ni teleferikoko begiratokian
Grandes Jorasses, Aiguille du Miditik

Teleferikotik atera eta zirrara batek gorputz osoa zeharkatzen dit, harritzekoa da goian montatu dutena, hango begiratokian denbora luze pasatzen dugu argazkiak egiten eta espektakuluaz gozatzen, Mont Blanc ia ia eskuekin ukitzen ahal da, Les Grandes Jorasses, Dent du Géant, Mont Blanc du Tacul, Mont Maudit eta Glacier du Geánt, hau Mer de Glaceko hasiera da, gailur erraldoiak, glaziarrak edonon, eta inguru osoa espaektakulu bikaina da.
Giglione aterpera joateko egun osoa dugu eta patxada handiz hartzen dugu eguna, Aiguille du Miditik ateratzen gara eta Col du Midi aldera goaz, eskuin aldean Cosmiques aterpea ikusten dugu, aurrez aurre Mont Blanc du Taculeko igotzeko pala bere serakekin, harritzekoa. Eguzkia gogoz jotzen du eta glaziarrean oso gustura egoten da, Les grandes Jorasses begira gaude liluraturik, eta inguru guztia begira eta begiraz goiza joaten zaigu.



Ritu eta biok glaziarrean
Gervasutti korridorea.
 Martxa segitzen dugu eta Mont Blanc du Taculeko kontra-hormak inguratu behar ditugu, Gervasutti korridore ondoan pasatzen gara, Javier Pastor eta Julian Lasterra gogora ekartzen dizkit, 1977. urteko abuztuan korridore horretan bizitza galdu zutelako. Glaziarra beherantz oraindik segitzen dugu eta Tour Ronde aurrez aurre daukagu, bere pala aldapatsua igotzen jende asko ikusten dugu, hemendik Brenvako ertzak eta Mont Blanc du Taculeko kontra-hormek mantentzen duten glaziarretik gorantz abiatzen gara, Brenvako ertzako erdian dagoen aterpera joateko. Glaziarrean bidea nabaria da eta ertza gainditzeko asko laguntzen du.
Tour Ronde alderantz goaz.
 
Brenvako ertzaren gainetik Mont Blanc agertzen da.

 














Giglione aterpea gertu dago, baina ertzako lepo batera igo behar gara, Tridenteko lepora hain zuzen ere, horretarako elur eta izotzezko malda gogor bat gainditu behar dugu, Jota Jotak lehenengoa igotzen du aseguratzen dugun bitartean eta gero nik eta Rituk.
Brenvako ertza gainditzen. Jota eta Ritu
Jota lepoan.
Ritu eta biok Giglione aterpean, erdian Aiguille Noire de Peuterey

Jota Jota

Ertz gainean jartzen garenean ikusten dugun espektakuluak ez du parerik, lehenengoa Mont Blanceko ekialdea, gero Peutereyko orratzak eta ertzak eta jarraitzeko Brenvako glaziarra, bakartia, basatia eta ederra eta nola ez!, Giglione aterpea (3.679 m.). Aterpea oso txikia da, ez du zaintzailerik eta 17 plaza ditu, jendea dagoeneko badago, azkar gure tokia hartzen dugu eta oso goiz zerbait afaldu eta gero dena prest uzten dugu biharko. Aterpean mallorkiar batekin harremanetan jartzen gara, hau bakarrik etorri da honaino kordada bat aurkitzeko asmoz. Gu hiru gaude eta badakigu hiruko kordada bati asko kostatuko zaiola bidea egitea, horregatik berehala gurea eskaintzen diogu eta mallorkiarra eta ni kordada bat osatuko dugu. Hasiera bere itxura ona animatu zait, gero burutik mila kontu pasatzen zait, azken finean ez dut ezagutzen eta halako igoeretan kordadako konfidantza ezinbestekoa da, beste aldetik hiru joatea ere arriskutsua da igoera gehiegi luzatu daitekelako.
Aterpetik Mont Blanceko Brenva aldea menperatzen da.

Gaua oso motza izan behar da eta 7etan lo zakuan gaude, deskantsatzeko 7 ordu ditugu.

Goizeko ordubietan, diz dir bizirik duten izarrez betetako zeru baten azpian botak eta kranpoiak jartzen ditugu. Hotzak, gure arnasa, frontaleko argian ikusita, izotzezko kristal ñimiñoak bihurtzen ditu eta elurra harria bezala, oso gogorra. Kontu handiz Brenvako glaziarreraino jaisten gara eta han, frontaleko argipean kordadak antolatzen ditugu, ni eta mallorkiarra lehenengoak ateratzen gara eta errez Moore lepora iristen gara, hemen bidea serio hasten da: 900 metro desnibela glaziarra gehien bat Brenvako leporaino.

Hasiera haitzak aski errezak, ensemble ibiltzen gara eta paso txar bat irudtzen zaigunean, aseguratzen dugu. Tarteka ni aurrean eta atzean bestea ertz fin bat pasatzen dugu, gero toki oso arriskutsua serakak buru gainean ditugulako, halaere ordu horretan dena txintxo mantentzen da eta ez dugu sustorik hartzen, Egunsentiak ertza batean harrapatzen gaitu, oraindik Aosta ilunpean ikusten dugu tokitik, momentu bereziak, batezere aguzkia agertzen denean, oso aurreratuak gaude eta tokirik arriskutsuenak ere oasatu ditugu, elur eta izotzezko pala batzuk serak eta amildegiez inguraturik falta zaizkigu, elurra oso ona, eguraldia bikaina baina eguzkiarekin serakak eta elurra mugitzen dira, batzuk erortzen dira ekaitza datorrela antzaz, gugandik urrun daude, hala ere azkar mugitzen gara badaezpadaere. Brenvako lepoa baino pittin bat gorago agertzen gara eta serakak bidea mozten digute, hemendik zeharkaldi arriskutsu bat leporaino egiten dugu, bidea bukatu dugu, goizeko 10,30ak dira, 8 ordu eskas kostatu zaigu. Jota Jota eta Ritu askoz atzerago datoz eta beste kordadak oraindik ez ditugu ikusten.


Espoloian.

Ertza gainditu dugu, Brenvako glaziar ikaragarria azpian.

Ritu korridor batean.

Toki kaotikoa.

Añadir leyenda

Mallorkiarrak Brenvako lepora ateratzeko ni aseguratzen.

Lepotik Ritu eta Jota ikusten ditugu.

Nire lagun mallorkiarra igoera bukatu eta gero.


Gailurra, bikain!!

Ni gailurran deskantsatzen.
Valot ondoan gailurretik jaitsi eta gero.

Valot aterpetik prest itzultzeko.

Atzean Mont Blanc eta Valot
Nire lagun mallorkiarra, lepotik zuzen jaisten da Grand Muletseko aterperantz, presa du eta agur motz bat eta badoa. Ze nolako bide ikaragarria eta ederra egin dugu elkarrekin eta lasai solasteko denbora dugunean, desagertzen da, hau jende berezia!.

Lepoan rato luze bat bakarrik egoten naiz ingurua ikusten eta ikasten nire maparekin. Beste kordada iristen denean, egin behar duten azken zeharkaldia lepora iristeko bildurra sentiarazten dit, elurrezko oso pala aldapatsua da. Azkenean lepoan biltzen gara hirurak eta presarik gabe hamaiketako ederra hartzen dugu gailurrera iritsi baino lehenago.

Benbora dezente galtzen dugu lepoan, igoeran eta gailurrean, horregatik Valot aterpean gaua pasatzea erabakitzen dugu.

2015/02/03

HAU BAI ELURTEA!

Pirinioetako aterpeetan Aragoiko Mendi Federazioak dituen web-kamera batzuetako argazkiak ikusten ahal dira. Aspaldin botatzen etzuen kriston elurtea, oso denbora gutxitan bota du eta irudi oso politak utzi dizkigu, baina ere, kandantxun ikusi dugun bezala, arrisku oso handia. KONTUZ!

Argazkien gainean zer aterpea den eta argazkia zer ordutan harapatu den agertzen dira.