2017/02/27

ASPE 2.640 M. Denboraldia aurrera doa

Egun asko izan dira eguzkitxuak eta hego aldeetako elurra azkar joaten da. Aspe mendiko maldeetako belardiak agetzen ari dira eta gero eta gehiago porteatu behar da. Errepidea moztuta dago kilometro erdi lehenago, hala ere Aspe mendiak beti eskiada ederra eskeintzen dizu eta porteoa ez da garrantzitsua.
Gaur nahiz eta lainoa izan zenbait momentuetan, oso egun polita izan dugu. Haizerik ez dugu izan igoeran baina, goikaldean haize zakarrak jotzen zuen eta hotz sentsazioa oso handia izan da. Gailur-aurrean gelditu gara eta pala jaitsi gara elur gogorrarekin, gero udaberriko elur ona izan dugu.

Saleras aterpea eta erreka pasa eta gero, ...

... Llena del Bozo, dela garganta eta Aspe agertzen dira. Javier pozik eguna ikusita.

Letxerin eta Rigüelo lainoz harrapatua.

Gu ere harrapatzen gaitu enbutu baino lehenago.

Miguel eskiak bizkar zorroan igotzen da.

Eta Las Llanas lepora iristen gara.

Iñaki azken pala igotzen, kriston haizeak jotzen du.

Aurreko kaskotik gailurra ikusten dugu.

Hemendik jaitsiko gera

Pirinioan lainorik ez dago. Guk tarteka izaten dugu.

Pose artista ...

Jaitsi eta bigarren igoera bat egiten dugu.

Lourdes elurra gozatzeko prest.

Elurra bikaina aurkitu dugu.

Jauzi. (Martinen argazkia)
Bukatzeko argazkia zuri ta urdinez


2017/02/22

COLLARADETA

Oraindik goiz da baina Collarada igotzera animatu gara. Goiz da, bai, normalean pista elurrik gabe aurkitzeko apiriletik aurrera joan behar da, eta hori gertatu da, pistatik lau kilometro inguru ibili izan behar dugu, gehienetan eskiz.
Asmoa Collarada igotzea zen, bere ekialdeko palatik. Askotan bezala La Espatako aterpera heldu eta "El Cubilar de los bueyes" tokitik Abete pasabidera hurbildu gara, baina, ustekabea! palan elur gutxi dago eta eskiekin egiteko oso gaizki dago.
Betiko itzuli klasikoa ematea erabakitzen dugu eta Collaradetara igotzen gara, gero Neveras aldera jaitsi eta  El Cubilar de Marañanetik jaitsi. Elurra goitik behera bikaina aurkitu dugu eta jaitsiera gozatu dugu.
Ibilaldi hau HEMEN duzue, 2017ko urtarrilan egina, edo HEMEN 2016ko apirilean.

"La Espata" aterpe ondoan pistatik eskiz.

Aterpea atzean gelditzaen da.

Pico de La Rayatik eguzkia ateratzen da, bukaeran Marañan lepoa.

Jesus igotzeko ahaleginak egiten, bere eski tresnekin ere bat egin nahi baina zaila, ....

Martinek Jesus gidatzen du.

La Espata

Collaradeta, Jesusek amore ematen du eta gelditzen da, beste batean bai!

Rafe eta Iñaki, atzetik pareta erdian dagoen pasabidea ikusten da.

Javier pozik dagoen eguraldiarekin, elurrarekin, lagunekin, bere buruarekin, ... Hau zoriona!

Iñaki, erregaitza!

La Raya eta La Espata, trena martxan jarri da.

Collaradeta, eskuineko pasabidetik (Gallinetas ciegas), jaitsiko gara


Igotzeko pasabidea

Pasatu dugu eta La Espata ederra ikusten dugu.

atsedenalditxo bat egiten dugu, atzean Collarada.

Paso de Abetetik gertu

Collaradak elurrik ez du alde honetatik.

Collaradeta aldera joatea erabaki dugu.

Luis azken txanpak igotzen.

Elur hautsa goikaldean.

Goian, ...

... indarrak hartu eta bistaz gozatu.

Collarada

Pala de Alcañiz eta Los Cuchillares

Vignemale

Tres Sorores, ....


Iñaki eta collarada


MARTIN SCORSESEREN BIDEOA

2017/02/14

TXINEBRAL DE GAMUETA, HAU OPARIA!

Gau honetan frontea pasatu da eta goizean eguraldi ikaragarria gelditu da. Elur piska bat bota du eta mendia zuri zuria dago. Koadrila ederra bildu gara iragarri duten egun bikain hau gozatzeko eta ez gara damutu, goitik behera harrapatu dugun elur-hautsarekin adituak bezala eskiatu dugu.
"Los Clérigos" iturritik hasten gara eta "Plana de Diego" hartu ordez, Gamuetako sakanatik segitzen dugu bidea. Une batean eskuin alderantz Gamuetako borda agertzen da eta handik gogor hasten gara ezker alderantz altuera hartzen. Gero toki nabarienetatik gailurreraino.
Argazkietan eguneko zuritasuna eta urdintasuna ikusten ahal da.


"Los Clerigos" iturritik Txamantxoia.

Errepidetik eskiak jartzen ditugu, hasieran elur gogorra.

Ezkaurre berehala agertzen da, izoztua.

Martxa hasten gara eta  azkar ...

... gure helburua agertzen da. Gailurra horren atzean ezkutatua.

Plana de Diego ospetsua. Gu Gamuetako sakanatik jarraituko dugu.

Hemendik ezker aderantz altuera hartuko dugu.


Albertoren argazkia. Txamantxoia beti gure atzean


Tropela jo ta ke ...

Elur jauzi zahar bat zeharkatuz.

Atzean Mallo de Gorreta eta Anzotiello.


Orain bai, gailurra ikusten dugu.

Elur hautsa dugu, ...

... eta jaitsieran pentsatzen dugu.

Albertoren argazkia. Alanoak, Espelunga, Ezkaurre eta aurrean Kinboa

Martin, an off-road vehicle

Zuritasuna ikaragarria!

Elur hautsaren testura.


Bidea ongi markatua uzten dugu.

Basamortu zuriaren erdian.


Ezkaurren txapela agertu da.

Añadir leyenda

Gailurra gertu


Juanjo eta biok. Luisen argazkia


Martinek argazkia gailurran


Gailurreko palan gure sinadurak utzi genituen. Espektakularra!


Martinek egindako argazkian agertzen naiz.



MARTINEK EKOIZTUTAKO BIDEOA