2017/02/14

TXINEBRAL DE GAMUETA, HAU OPARIA!

Gau honetan frontea pasatu da eta goizean eguraldi ikaragarria gelditu da. Elur piska bat bota du eta mendia zuri zuria dago. Koadrila ederra bildu gara iragarri duten egun bikain hau gozatzeko eta ez gara damutu, goitik behera harrapatu dugun elur-hautsarekin adituak bezala eskiatu dugu.
"Los Clérigos" iturritik hasten gara eta "Plana de Diego" hartu ordez, Gamuetako sakanatik segitzen dugu bidea. Une batean eskuin alderantz Gamuetako borda agertzen da eta handik gogor hasten gara ezker alderantz altuera hartzen. Gero toki nabarienetatik gailurreraino.
Argazkietan eguneko zuritasuna eta urdintasuna ikusten ahal da.


"Los Clerigos" iturritik Txamantxoia.

Errepidetik eskiak jartzen ditugu, hasieran elur gogorra.

Ezkaurre berehala agertzen da, izoztua.

Martxa hasten gara eta  azkar ...

... gure helburua agertzen da. Gailurra horren atzean ezkutatua.

Plana de Diego ospetsua. Gu Gamuetako sakanatik jarraituko dugu.

Hemendik ezker aderantz altuera hartuko dugu.


Albertoren argazkia. Txamantxoia beti gure atzean


Tropela jo ta ke ...

Elur jauzi zahar bat zeharkatuz.

Atzean Mallo de Gorreta eta Anzotiello.


Orain bai, gailurra ikusten dugu.

Elur hautsa dugu, ...

... eta jaitsieran pentsatzen dugu.

Albertoren argazkia. Alanoak, Espelunga, Ezkaurre eta aurrean Kinboa

Martin, an off-road vehicle

Zuritasuna ikaragarria!

Elur hautsaren testura.


Bidea ongi markatua uzten dugu.

Basamortu zuriaren erdian.


Ezkaurren txapela agertu da.

Añadir leyenda

Gailurra gertu


Juanjo eta biok. Luisen argazkia


Martinek argazkia gailurran


Gailurreko palan gure sinadurak utzi genituen. Espektakularra!


Martinek egindako argazkian agertzen naiz.



MARTINEK EKOIZTUTAKO BIDEOA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina