Oraindik goiz da baina Collarada igotzera animatu gara. Goiz da, bai, normalean pista elurrik gabe aurkitzeko apiriletik aurrera joan behar da, eta hori gertatu da, pistatik lau kilometro inguru ibili izan behar dugu, gehienetan eskiz.
Asmoa Collarada igotzea zen, bere ekialdeko palatik. Askotan bezala La Espatako aterpera heldu eta "El Cubilar de los bueyes" tokitik Abete pasabidera hurbildu gara, baina, ustekabea! palan elur gutxi dago eta eskiekin egiteko oso gaizki dago.
Betiko itzuli klasikoa ematea erabakitzen dugu eta Collaradetara igotzen gara, gero Neveras aldera jaitsi eta El Cubilar de Marañanetik jaitsi. Elurra goitik behera bikaina aurkitu dugu eta jaitsiera gozatu dugu.
Ibilaldi hau HEMEN duzue, 2017ko urtarrilan egina, edo HEMEN 2016ko apirilean.
"La Espata" aterpe ondoan pistatik eskiz.
Aterpea atzean gelditzaen da.
Pico de La Rayatik eguzkia ateratzen da, bukaeran Marañan lepoa.
Jesus igotzeko ahaleginak egiten, bere eski tresnekin ere bat egin nahi baina zaila, ....
Martinek Jesus gidatzen du.
La Espata
Collaradeta, Jesusek amore ematen du eta gelditzen da, beste batean bai!
Rafe eta Iñaki, atzetik pareta erdian dagoen pasabidea ikusten da.
Javier pozik dagoen eguraldiarekin, elurrarekin, lagunekin, bere buruarekin, ... Hau zoriona!
Iñaki, erregaitza!
La Raya eta La Espata, trena martxan jarri da.
Collaradeta, eskuineko pasabidetik (Gallinetas ciegas), jaitsiko gara
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina