Egun asko izan dira eguzkitxuak eta hego aldeetako elurra azkar joaten da. Aspe mendiko maldeetako belardiak agetzen ari dira eta gero eta gehiago porteatu behar da. Errepidea moztuta dago kilometro erdi lehenago, hala ere Aspe mendiak beti eskiada ederra eskeintzen dizu eta porteoa ez da garrantzitsua.
Gaur nahiz eta lainoa izan zenbait momentuetan, oso egun polita izan dugu. Haizerik ez dugu izan igoeran baina, goikaldean haize zakarrak jotzen zuen eta hotz sentsazioa oso handia izan da. Gailur-aurrean gelditu gara eta pala jaitsi gara elur gogorrarekin, gero udaberriko elur ona izan dugu.
Saleras aterpea eta erreka pasa eta gero, ... |
... Llena del Bozo, dela garganta eta Aspe agertzen dira. Javier pozik eguna ikusita. |
Letxerin eta Rigüelo lainoz harrapatua. |
Gu ere harrapatzen gaitu enbutu baino lehenago. |
Miguel eskiak bizkar zorroan igotzen da. |
Eta Las Llanas lepora iristen gara. |
Iñaki azken pala igotzen, kriston haizeak jotzen du. |
Aurreko kaskotik gailurra ikusten dugu. |
Hemendik jaitsiko gera |
Pirinioan lainorik ez dago. Guk tarteka izaten dugu. |
Pose artista ... |
Jaitsi eta bigarren igoera bat egiten dugu. |
Lourdes elurra gozatzeko prest. |
Elurra bikaina aurkitu dugu. |
Jauzi. (Martinen argazkia) |
Bukatzeko argazkia zuri ta urdinez |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina