2017/02/01

BISAURIN 2.670 m.

Bisaurin zenbat aldiz egin dudan ahaztua dut. Batek, berriro horra?, esan zidan, baina sentsazio hori nik ez dut inoiz izan. Niretzat beti abentura berri bat bezala izan da.
Mendi honek, eskiz igotzeko, aukera asko du, iparraldetik zein hegoaldetik eta aldi bakoitza desberdina da, aldaeren arabera. Laguntasuna, bertako klimatologia, bidea, urtaroa eta  norbera.

Gehiegi ez da behar Bisaurinera etortzeko: Auto bat eta gogoak mendian gozatzeko, horrez gain lagun onekin biltzen bazara arrakasta ziurtatua duzu.

Alberto, Iñaki, Luis, Arkaitz eta bere aita Oskar (Nagoretarrak) horiekin Bernera mendia.

Lizara toki polita da eta gertuko aterpe gehienek bezala, gure gaztaroaren istorioak kontatzeko badu. Toki hauetan ezagutu genuen mendizaletasuna eta beti zirrara berezi bat sentiarazten dit.

Martxan jarri gara, gaur mendian bakarrik gaude, ez da inor gehio hurbildu eta eskertzekoa da, nahiz eta gu 6 lagun izan.(koadrila eerra!!)

Egunak aspaldin argitu du, baina badakigu pala gogorra aurkituko dugula, horregatik presa handirik ez dugu.

La Fuenfria, iturri on bat, batez ere udako egun sargoritsuetan. Gaur beharrezkoa ez da.

Foraton, Bisaurinaren anai itxusia, gutxik igo nahi dute.

Gu lepora igoko gara, eta kaso ez diogu eginen. beste egun baterako.


Fetás sakanatik sartzen gara.

Txabola ondoan pasatzen gara eta gure aurrean beranduago jaitsiko garen tokia.

"La Pala del Bisaurin" ospetsua. Nork ez du inoiz entzun? Hemendik ikusita aldapa normal bat dirudi. Eskuinean Basteko lepoa (2.487 m.), handik jaitsiko gara Fetás aldetik aterpera itzultzeko.

Punta Agüerri lepotik.


Berriro Punta Agüerri eta ezker aldean Peña Forka.

Lanean jarri gara, batez ere Arkaitz. Gaur mendira eskiekin bere bigarren aldiz delako. Benetan ausarta, ez da edozein gauza!!. Bere aita beti erne, badaezpada.

Bernera, Llena del Bozo, Llena Cantal, Aspe, Collarada, ..... hauek ere erne.

Alberto Indurainen argazkia
Luis eta Iñaki, ....

Alberto Indurainen argazkia
... Iñaki eta Luis. A ze parea, ...!

Aupa Arkaitz! Oskarrek igoko zirenik ez zuen oso argi.

Foraton. Anai itxusiari omenez.

Azken txanpa et agoian gaude. Lainoa ere gurekin iritsi da, ze pena!

Hala ere batek gutxienez pozik ikusten da. Besteak ere, noski!

Nagoretarrak

Luis

Gehiegi ikusi gabe ipar aldeko maldak hartzen ditugu. Secus mendizerra behean. Eskuinaldean Basteko lepoa.

Ipar aldera pasatzeko aldapa oso tente dago. Elurra gogorra aurkitzen dugu baina eskiatzeko ona ere.

Luis eta Oskar Basteko lepoan. (Ere Fetaseko lepoa deitzen diote).

Berriro hego aldean gaude eta eskiada gozatzen dugu. Eguzkiak bat egin du gurekin eta mendiko egun hau bukatzeko pastelari ginga jarri dio.

Eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila .....

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina