2016/12/30

AITZKORRI ARATZ ZIRKULARRA

Aizkorri eta Alzaniako mendikateak, Aizkorri eta Aratz mendiak hain zuzen ere, hari xume batek bereizi ditu, Zegama eta Zalduondo artean dagoen bidea. Hau, bi mendi hauen ondoan dagoenean, mendia zulatzen du (San Adriango tunela) eta mendi barruan San Adrián ermitatik pasatzen da eta hemendik hurb
Gaur zirkular bat egin nahi duil erromatarren galtzada oraindik ongi mantentzen da.
Santiago bidea ere bada eta urtean zehar, Brontzezko Arotik, erabilerak, momentuko gertaeren arabera aldatu dira.gu bi kasko hauek igotzeko (Aitzkorri, 2014ko ekainan bisitatu genuen ere beste zirkular polita osatzen). Igoera Sanctus Espiritu baselizatik doan bidetik igo Aitzkorrira, gero bide normaletik jaitsi erromatarren galtzadaraino eta bertatik Aratzera igo, gero San Adriango zulotik berriz kotxera.
Goizeko 8,30etan Ferre eta biok ibiltzen hasten gara eta 12,30etan ibilbidea bukatzen dugu.




Aldaolako parkinetik atera eta berehaka Mikeleten etxea aurkitzen dugu, gaur egun aterpea da.

San Adriango tunelerantz joan ordez, Sanctus Espiritu baselizara goaz.

San Adriango zuloa baselizatik oso nabaria eta oso gertu da.

Atzean Mikeleten etxea gelditu da.

Eguzkia oraindik ez da agertu eta argia lainoekin irudi politak uzten dizkigu. Hemen Pirinioa Aralar eta Beriain artean.
Orain gora segitzen dugu eta baseliza, aintzinean Tenplarioen ospitalea, behetik ere gelditzen da.

Historia eta Historiaurrea atzean uzten ditugu eta mendiari aurre egiten diogu. Bidea oso ongi markatua dago.
Bidean saiak haitzetan zerbaiten esperoan daude.


Presarik  ez dute.
Aizkorriko igoera honetan beti ikuspegi ederrak ditugu, baso sakonean ez gara sartu behar.

Urruneko bistak oraindik ikaragarriak dira.


Goiko aldera iritsi gara eta gailurreko ermita bistan da.

Jaitsiera bide normaletik egiten dugu eta erromatarren galtzadan Aratz mendira joateko bidea azkar aurkitzen dugu.

Erromatarren galtzada zenbait tokitan ongi mantendu da.

Aratzeko kaskoa beteta dago.

Gailurra baino lehenago beste kasko hau zeharkatu behar  dugu, Elurzuloko (1430 m.).


Aratzetik jaisten Aitzkorri.

San Adriango zuloa pasatu eta gero, Mikeleten etxea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina