Urtero bezala neguko lehendabiziko elurte "handia" bota du eta guztioi hortzetan ura egin zaigu. Ez da hainbesterako izan, baina Saioan egun batzutan eskiatu ahal izan da.
Orain Piriniora atera bahar da elur aski aurkitzeko eta, nola ez! txintxoenetariko toki batera hurbildu gara: Portalet. Ipar aldean elurra oso ongi mantendu da eta oraindik elur-hautsa aurkitu dugu txoko honetan, denboraldia hasieran eskiatzen ahal da eta bukatzen denean ere, azkenetariko toki bat da.
Gaur Remi, Iker, Luis, Martin eta ni atera gara Iruñetik hara joateko eta han Javi eta Lourdes zeuden gure zai elkarrekin mendira joateko. Néouko aparkalekutik atera gara zer mendira joan jakin gabe, baina azkar ikusi dugu Pic de la Néou alderantz itxura ona zegoela.
Aurreko egunetako oso markatuta zegoen bidea jarraituz gora iritsi gara, jende asko zegoen ostegun bat izateko, baina mendia handia da eta denontzako tokia badago. Itzultzeko elur hautsa zegoen tokietatik jaisten saiatu gara eta azkenean eguraldi, elurra eta lagunak gozatu ditugu.
Aparkalekutik Cirque d´Anéou eta bere gailurrak. |
Pic d´Anéou, hego aldetik dagoen Canal Roya eta ipar aldetik dauden Anéouko belardiak bereizten dituen bizkar mendian kokatua dago. Portaleteko mugatik (1.794 m.) eta Des Moines (2.349 m.) alderantz doan bizkar mendi honek Aragoi eta La vallèe d´Ossau artean muga osatzen du.
Artzaien txaboletatik pasatuko gara. Goiko ezkerreko punta gure helburua
Igoera tente jartzen da, Pène de la Glére beti gainean izanen dugu
Igotzen garen bitartean Pirinioa zabaltzen da.
Orain elur muinoen artean doan bidea
Midi D´Ossau eta Martin, bi erraldoi.
Zigi zaga bidea egiten.
Mendizale gehiagorekin topo egiten dugu, denok helmuga berbera.
Mendia ederra dago, zuritasun ohialarekin babesturik.
Oraindik beroa pasatu gabe gailur ondoko bizkar mendira iristen gara eta handik Canal Roya eta Euskal piriniorantz ikuskizuna zabaltzen da.
Canal Roya
Gailurreko bista ederra
Hemen mokau bat hartzeko aprobetxatzen dugu
Le Midi, zonaldeko jaun ta jabe
Ez dugu astirik galtzen eta beherantz bagoaz.
Palak, malda erdiak eta askotan elur hautsa.
Lourdes. Hitzik ez.
Martin gaurko mendiko eguna agurtzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina