Gaur berriro Portalet aldera hurbildu gara, baina lepotik eki alderantz jo dugu kasu honetan.
Estazioko Portalet aparkalekuan (1.750 m.) kotxea utzi eta errepidea pasatu eta gero eskiekin hasi gara, hots, Karmelo, Martin eta ni, Mikel ere gurekin hasi da baina raketekin. Hasieran Estremere edo Portalet mendia inguratzen dugu hego aldetik eta berehala Peyrelueko lepora iritsi gara, honek Puerto Biello de Sallent izena du ere.
Lepoa zeharkatu dugu eta berehala eskuin akderantz Dous Boues etxolatik gora joan gara. Peyrelue eta Baldetosas arteko lepora errez iristen da. Handik tenteago jartzen da baina gailurra gertu dago.
Jaitsiera nahiz eta elur aldakorra izan, oso gustura egin dugu. Lepotik berriro estremere alderantz igoera egin dugu 2000 metrotara gutxi gora behera eta handik zuzen kotxeraino.
Goitik Ikuskizun ederra dago, batez ere Midi d´Ossau oso gertu dagoelako.
Goizeko 10,45ak. Presarik ez dugu.
Hemendik eskiekin.
Elurra oraindik oso gogorra dago.
Leku guztietatik jendea ibili da.
Puerto biello de Sallent eta peyrelue
Mikel raketekin, gu eskiekin.
Peyrelueko lepoan aintzira txiki bat hormatua dago.
Eta Martinek inguratzen du.
Hemendik mendiak ez du atsedenik ematen, gora, gora eta gora goraino. Ezker aldean Dous Boueseko etxola dago
Atzean Culibillas, Arroyeras, ..
Midi sortzen ari da, hemendik beti ondoan izanen dugu.
Lepoa gertu
Martin Top Model
Lepoan
Partacua
LepotikPanticosa alderantz, Infierno, Argualas, .... Gertuago Foratata.
Atsedenik gabe gailurrera. Elur eskasia nabaria da.
Norbait jaisten da eskiak bizkar zorroan
Orain deskantsatzeko eta errekuperatzeko garaia da. Baita ingurua disfrutatzeko ere.
Martin kranpoiekin iritsi da gailurrera.
Mundua gure oinetan
Karmelo eta biok. Atzean ipar gailurra.
Ggure etxeko pirinioa, eskuinaldean Peygeret, .....
... eta bere ondoan Midi.
Karmelo bere zaldiak non ote diren pentsatzen. Martin thinking of his things.
Midi jaitsieraren lekukoa, orain Karmelo, ....
... eta orain Martin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina