2017/07/17

PARTACUA MENDIZERRA, NAHI BAI BAINA EZIN ...

Argazkian Partacua Infernutik ikusten da, eskuinean Retona eta ezkerrean Telera.

Iruñeko festa ospetsuak dagoeneko bukatu dira eta normaltasuna berriro gure bizitzara iritsi da. Horregatik nire helburuetako zerrendan dagoen zirkular polit bat egitera animatu naiz. Bakarrik joaten naiz Biescas alderantz Partacua mendizerra Retonatik Teleraraino egitera.
Ideia Biescasetik Sobremontera igotzen den errepidetik bizikletarekin hasi eta 12 kilometrotako pista batetik, Mendizerraren hegoaldetik, Retonara hurbildu eta gero oinez zirkularra osatu.

Edelweis edo Elurretako lorea.

Eguraldiarekin zorte txarra izan dut eta nahiz eta eguna oso ongi hasi, Retonara iritsi baino lehenago itzultzen naiz lainoak mendiak estali dituztelako. Bakarrik noa eta galtzeari bildurra diot, hala ere txoko polit horretatik ibilaldi ederbat egiten dut.

Furcunfiecho aterpea (1.530 m.)


Pista berehala bukatzen da eta bizikleta harri baten ondoan uzten dut. Peña Gabacha erdian ikusten dut eta bere eskuinean lehenengo lepoa, Paña Gabachako hego lepoa (20121 m,), ...

Plan de Usabas (1.850 m.)
... baina lehenago Plan de Usabas et abere aterpea. Justu bere gainean Peña Parda eta jaitsieran ezinbestekoa den pasabidea ikusten ahal da.

Lehenengo lepoa getuago

Peña Gabacha eta lepotik.

Begi bistan hurrengo lepoa, Zecutar eta Balcon de Pilatos artean, Zecutarreko lepoa (2000 m.)




Zecutarreko lepotik, Peña Gabacha aldera.
Honaino iritsi nintzen bidea okertua. Erdian Zecutar


Liliek kolorea eman zioten grisa jartzen ari zen egunari.

Pinu ausarta, Baietz!

Peña Gabacha eta lepoa. Odeiak gero eta ugariagoak.


Azkenean euria hasi zen eta Usabaseko aterpean luze egin nuen txaparrada lasaitu arte.