2024/01/24

ARROYERAS (2.575m.) - ESPELUNCIECHA (2.247 m.)

Urtarrilan, hilbeltzan edo negu gorrian peto-peto murgildurik gaude eta udaren atarian bagina bezala aurkitu dugu gure pirinio. Elur eza eta tenperatura handia, mendiko eskiko denboraldi bukaeran gaude?

Formigaleko Anayeteko eski pista aprobetxatuz, Arroyeras mendirantz hurbildu gara, eskiak hasieratik oinetan jarritak.

Itzalean dagoen kanal batetik lepo bateraino iritsi gara eta handik eguzkipean goraino. Anayeteko ibonetara jaitsi gara Espelunciecha igotzeko, bainan lehen aintziretako lautadan mokau bat hartzen dugu indarrak berritzeko.

Espelunciechara igo eta ekialdeko paletatik La Glerako aterperantz jaisten gara. Handik hurbil eski pistetatik berriro kotxera iristen gara.

Arroyeraseko kanala gogorra auurkitu dugu leporaino, gero udaberriko elurra. Espelunciechan oso elur ona jaisteko harrrapatu dugu.

Beste elurte on bat botatzea espero dugu, bestela Maladetak eta bere inguruaetara jo beharko dugu.