Udaberriko eguraldiak pilak betetzen dituela
dirudi eta mendira joateko gogoak berritzen dizkigu, neguan baino gogo handiekin. Argia lehen agertzen da, askoz
lehenago eta berandu desagertzen da,
askoz beranduago. Tenperatura asko igotzen da eta askoz arinago mugitzen gara.
Guzti hau artikulazioek eskertzen dute.
Iruñerriko beheko lurrak atzean utzi ditugu
eta Aragoi ibaia jarraituz Puente la Reinara igo gara, hemendik ezker alderantz
jotzen dugu eta Aragoi Subordan ibaiak zizelkatzen duen haranatik segitzen
dugu, hau Bernera mendizerraren ipar aldetik “boca del infierno”tik pasatzen
Aragoi ibairekin bat egin arte dator (Puente la Reinan). Javierregay eta Embun
herrietatik pasatuko gara eta aurrerago mendebaldeko pirinioetako goiko lurretara
iritsiko gara, Aragües del Puertoko ibarra zeharkatzen duen Osia ibaia
jarraituz Lizaran agertuko gara, bisaurin handia oinetan, zonaldeko kolosoa
2670 metrorekin.
Lizaratik gure eskiekin joateko ia aukera
sorta osoa ikusgai daukagu eta erabakia ez da erreza. Bisaurinen orain gutxi
egon ginen, aurrean Korona de Sekusek bere xarmaz deitzen gaitu, neguan oso
ahaztua dago baina aukera askotako mendia da, ekialderantz Bernerako mendizerra
bere punta guztiekin eta hauen atzean beste gozoki bat, Llena del Bozo eta bere mendebaldeko pala
ederra. Modeloen desfile handi honetatik ezin ditugu guztiak aukeratu.
Azkenean Puntal de Secus aukeratzen dugu,
Bernerara igoaldi batekin konbinatua, oso eski zeharkaldi ederra gelditzen da.
Hala ere azkeneko baldintzak izan direla eta, plana aldatzen ditugu eta
Bernerara ez gara igotzen.
|
Corona de Secus |
|
Bernera. Hemendik eskiz goaz. |
|
Ibaiak bidea irekitzen du |
|
Corona de Secus Plana Mistresara iristen |
|
Plana Mistresa |
|
Erdian Puntal de Secus |
|
Bernera, lepo zuri horretatik igotzen da. |
|
Bisaurin ipar aldea agerian |
|
Puntal de Secus gertu dago |
|
Bernera goitik ikusita |
|
Secus lepoa eta Puntala |
|
Bisaurin ipar aldeko bide normala |
|
igoerako azken txanpak |
|
Gailurran. eskuinean Punta Agüerri |
|
Bisarineko ipar alde ikaragarria |
|
Miguel eta Martin |
|
Miguel, Ramon, Ni eta Iñaki (Martinen argazkia) |
|
Gure pirinio alderantz |
|
Ramon indarrak berreskuratzen |
|
Martin. Bere kasko ondoan Pic d´Acue |
|
Ramon martxan |
|
Besteak ere martxan |
|
Martin |
|
Añadir leyenda |
|
Miguel elurra gozatzen. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina