2017/03/25

MALA CARA 2.269 M.


Goizeko 6:30ak dira eta Iruñean euria parra parra ari da, elurbustia da, kotxeko parabrisan malutak nola apurtzen diren ikusten baita.
Hala ere pirinioan goiz ona iragarri dute eta beti bezala kasu egiten diogu eta hara bagoaz. Arratsalderako ere aldaketa dator eta horregatik zerbait seguru aukeratzen dugu, hau eguraldi oneko lehio bat da eta aurreko egunetan botatako elurra harrapatu nahi dugu.
Astunera abiatzen gara ongi jakin gabe zer eginen dugun, baina han, hego aldeetako elur eza ikusita, Mala Cara alderantz erabakitzen dugu.
Azkenean eguraldia oso ona gelditzen da, odei ugari badago ere eguzkitsua da. Astun lepora igotzen gara eta handik Mala Carako kaskora, handik ipar ekialderantz jaisten den sakanatik eskiada ederra egiten dugu, elur hautsa harrapatzen dugu eta 1.870 kotaraino jaisten gara.
Zerbait jaten dugu eguzkipean eta berriro malda gora Mala Cararaino. Hemendik berriz astunera itzultzen gara.


Ramón Astuneko eski estazioan, siii.

Arropa kendu behar da, aldapa fuertea da. Hego aldeetako elur eza, nahiz eta elurte berria izan nabaria da

Ramón eta Patxi

Estazioa uzten dugu eta gure mendia agertzen da.


Patxi lanean

Gailurra aurrean dago baina ezkerrean Astun lepotik pasatuko gara.

Lepora iristen 

Lepotik Canal Roya mendia agertzen da.

Eta pirinioa, Midi, Peyreget, Pic du Ger, Palas, Balaitous, ..

Midi agertzen ari da.

Ramón gailurrerantz.

Patxi ingurua begira entretenitzen da.

Canal Roya eta Anayet
Gailurra
Jaisteko prestatzen gara.


Ze nolako mendi sorta!

Midi eta Peyreget

Poudreuse

Eskuinean Astun mendia,ezkerrean Mala Cara. Handik etorri gara.

Berriz igo behar da, Patxi bidea irekitzen.

Berriro goian, odeiak ugaritzen dira

Hemendikk falta zaigun bakarra estaziora jaistea da,

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina