2017/03/16

BATANES. PANTIKOSATIK ZIRKULARRA

Fenias sakanatik ibilbidea ongi ikusten da. Batez ere jaitsiera.


Zeharkaldi ederra gaurkoa, Egun argia eta berotsua ere izan dugu zirkularra egin bitartean.
Hasieran Harrizko Etxea aterpetik GR 11 hartzen dugu, Bachimaña alderantz. 40 minutu porteo egiten dugu eta gero eskiz.
Bachimaña urtegia zeharkatzen dugu eta Xuans aintzira aldera hartzen dugu. Gertu dagoen Xuans lepotik Batanesera oso  gutxi dago.
Batanesetik 1200 metro desnibela eskiatzeko harrapatzen dugu eta asko gozatzen dugu, elurra bikaina aurkitzen dugu.

Aterpetik ateratzen garenean eguzkia jotzen ari da.

GR 11tik goaz, hasieran elurrik ez dago.

Argualas eta Garmonegro (besteak beste)

Panticosako bainuetxea.

Eduardo, nora begira?

(martinen argazkia) Ni neronek


Hemen eskiak jarri gentuen, hala ere zenbait tokitan arazokin.

Tablato eta Foratulas agertzen dira

Fraileko aldapako goikaldean.

Bachimañako urtegi txikia. Serrato eta Xuans goian.


Aterpea atzean uzten dugu.

Martin, Bachimañako presa eta atzean Marcadau mendia.

Urtegi gainean jartzen gara



Marcadau beti aurrean

(Martinena) Ni berriro.



Atsedenalditxo bat, mokau bat eta ....


... baten batek puriko bat. Julio hain zuzen.

Xuans alderantz igoera hasten da. Elurra gogorra dago

Ganibetak beharrezkoak dira.

Xuans mendia

Josu Xuans aintziran.


Xuans lepora iristen ari gara.

Atzera begira eta Argualasetik Gaurier eta Punta zaharrara. Erdian Infernuko lepoa.

Josu eta Martin lepoan, Xuanseko punta atzean.

Julio lepora iristen da

Partacua urrunean.

Toki ikaragarria gelditzeko gailurrera igo baino lehen


Josu eta Jabi gailurrean

Irudi magiko honekin, jaistea besterik ez zaigu falta. Hoberena! Bai horixe!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina