2017/03/28

PANTICOSA BAINUETXEA 1630 M. - GARMONEGRO 3064 M.




Egun berotsua iragarri dute eta hego aldeetan elurra errez erortzen ahal zela ere.
Panticosako bainuetxetik Mallata Baja alderantz abiatzen gara goizeko 9,30etan eta eskiak bizkar zorroan Mallata Bajatik goitik dagoen basoa pasa eta gero eramaten ditugu.
Elurra aurreko egunetan botata zen eta oraindik aldatu gabe dago, eta eguzkia eta beroarekin gero eta astunagoa jartzen da, hala ere ongi moldatu gara.
Igoeran lainoa tarteka izan dugu eta horrek laguntzen du berotasuna baretzeko. Azkenean elurrak ongi aguantatu du eta eguna oso gustora bukatzen dugu.

Ramon Mallata Bajara doan bidetik


Mallata Bajan, elurra dagoela dirudi baina Fenias alderantz joateko, Mallata Alta alderantz ez.

Fenias Sakana ongi elurtua dago. Miguel eskiekin, berehala kendu genituen.

Serrato, Xuans, Batanes, Labaza .....

Mallata Alta alderantz. Lainoak nonahi. 
Lepoa begibistan




Xanti eta Iker Mallata Altara iristen.

Egun paregabea.

Miguel. Behean Mallata Alta

Bacias, Tablato, Foratulas, ...

Zigi zagak behetik goraino. Bidea irekitzeko lana handia egin behar da.
Atsedena eta mokau bat hartzen.



Azken palan.

Lainoak Garmonegroko palatik
Algas



Gailurretik. Azken ahaleginak.

Iker goian

Ramon egindako argazkietan. Ni, Iker eta Xanti

Ramon

Ramon jaisten lehenengo biretan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina