2017/04/03

ARROYERAS 2.575 M - ESPELUNCIECHA 2.247 M. KLASIKO BAT




Pasa den asteburuan bezala, eguraldia okertu da eta astelehenean mendi zuri polit bat oparitu digu eta zeru urdinarekin batera egun ikaragarri polita izan dugu.
Kasu honetan klasiko bat egiten dugu, Anayeteko aparkalekutik Arroyeras igo, gero beheraino jaisten gara (Anayeteko aintziraren azpitik) eta dena zuzen Espelunciechara igotzen gara.
Elur geruza potoloa da eta bidea irekitzea kostatzen da, gero jaisteko oso elur ona harrapatu dugu eta sentsazio on hauekin bokata jatera joaten gara.
Hasieran pistatik bagoaz,Lourdes pista ertzetik.

Kulibillas

Estaziotik sakanatik sartzen gara, elurtea ederra izan da.

Iosu bidea irekitzen.

Eduardo atzetik eta bere atzetik hirumila sorta ere.

Azken elurteak mendia zuri zuria utzi du.

Zuritasuna urratzen dugu

Lepora doan sakana hartzen dugu.

Bidea landu behar dugu

Gero horraino jaitsiko gara eta zuzen Espelunciechara igoko gara (aurreko mendia)

Añadir leyenda


Anayeteko aintzira bistan dugu, erdian Espelunciecha.

Iosu eta Eduardo lepora iristen.

Javier eta Lourdes ere iristen ari dira.

Iosu gailurrera begira, ...?

Partacua, Punta Eskarra, Pala de Ip

Ni gailurran

Anayet eta Verticea atzean

Behean lepoa eta urrunean gure pirinioa.

Midi d´Ossau eta Espelunciecha

Arriel, Tebarray, Balaitous, Frondiella, ...

Tebarray, Infierno, ...

Arroyeras, igo eta jaitsi ginen tokia.

Espelunciechara iristen.

Lourdes atzetik Anayetekin


Bagaude. Javier

Lourdes eta Javier gailurran

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina