Aragoi ibarran sartzen garenean eta Villanua edo Bellenuga (aragoiez) herrira hurbiltzen garenean, dotore eta harro Collarada agertzen da. Jacetaniako mendirik altuena da eta ikuspen zabaletariko bat du.
Aspaldin eskiz igo nahi genuen baina gauza bat edo besteengatik ezin izan dugu eta gaur asteburuko elurteak izan zirela eta oso egokia egiteko egonen zela uste genuen. Hala ere iritsi ginenean elur eza nabarmen zen eta eskirik gabe nahiko ibili behar zela ikusten zen.
La Espatako aterpetik oinez Trapako aterpera goaz eta horren atzean dagoen Trapako pasabidea kranpoiez egin behar dugu,, handik 5 minututara goitik jaisten den elur mingain bat hartzen dugu eskiz igotzeko.
Handik igoera eta jaitsiera oso ona izan dira. Igoera elur gogorrarekin gailurreko oinarriraino eta jaisteko goitik eskiz, eguzkia elurra oso egoera onean utzi du eta ia 1000 metro desnibela eskiz gozatu dugu.
La Espata eta La Trapa aterpe arteko bidea. |
La Trapa aterpe atzetik bidea ateratzen da. |
Berehala pasabidea elurtua ikusten dugu. |
Kranpoiakjartzen ditugu eoso gainditzeko. |
Gaindtu eta gero berehala eskiekin gora |
Elur eza nabaria da. |
Eduardo lehenengo aldapetan, atzean Bisaurin. |
Javier, Lourdes eta Eduardo. eguna eta mendia gozatzen. |
Bigarren harrezia gainditu eta Collarada eta bere "Campanar" agertzen dira. |
Azken pala. Erdiko pasabidetik igo eta jaitsiko gara. |
Atseden bat |
Eskuineko pasabidetik sartuko gara. |
Pasabide aldapatsuan |
Orain ertza hartu eta gailurreraino |
Eduardo, Javier eta Lourdes gailurran. |
Goitik Erdiko pirinio alderantz |
Palas , Balaitus, ... |
Midi |
Mendebaldeko piriniorantz |
Eduardo |
Trapako aterpean berriro. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina