|
"Callejeando hacia la cumbre" blogetik hartuta. Urtegia, basoa eta Ori mendia. |
Udaberrian murgildurik
gabiltza aspaldidanik, baina zeru urdinak eta sargoriak lehortea ekarri dute, Iratiko oihanean pagadietako hostoek oraindik ez dute atera nahi hezetasuna
sumatzen ez dutelako.
Gorputza hilabete
oso bat atsedenean beharturik egon behar da eta zertxobait aktibatzeko Iratiko
oihanaren bihotzean dagoen urtegia inguratzera hurbildu gara, hau da atseden
aktiboa . Irabiako urtegia Iratiko oihanaren erdialdean dago kokatuta, Orbaitzeta
eta Otsagabia udalerrien lurretan, Aezkoa
eta Zaraitzuko mugan, urtegiko nondik norakoa elektrizitatea
sortzea izan zen eta gaur egun horretarako besterik ez da erabiltzen eta han
egonda ere, inguru guztia aski babesturik nabarmentzen da.
Presagaina
zeharkatzen dugu eta buru belarri pagadiaren barnean doan bidexkatik sartu, inguruarekin mimetizatzen gara eta ibiltzeari eusten diogu. Hasieran bide estua
baina oso eroso eta polita aurkitzen dugu, non zuhaitzen itzalek eta zeruko zein
uraren argiek gure zentzumenekin jolasten duten.
Beti bidea uraren
gertu dabil eta horregatik eskuin aldeko basoaren sakontasunak eta ezker aldeko
uraren zipriztinek eta koloreak gure ibilbidean xarma berezi bat sortzen dute.
Eta horrela, konturatu gabe, urtegiko zubi batera iristen gara, zeharkatzen
dugu eta berehala guardetxe batera iristen gara, hau ez da erabiltzen, baina
inguruak esertzera eta mokadu bat hartzera gonbitea luzatzen dizkigu.
Puntu honetan
Elurretako Ama Birjinaren Ermitarako bidea hartzen ahal da, guk bide errazena jarraitzen
dugu eta orain arte hain goxo eta ongi ibili garen bidea desagertzen da eta
pista zabal bat hartuko dugu buelta bukatu arte. Lehenago urtegiaren bukaerako
adarra aurkituko dugu, Urrio ibaia da eta ia Iparraldeko mugaraino iritsiko
gara. Hemen basoa irekitzen da eta zerua eta inguruko mendi batzuk ikusten
ditugu, toki ederra, ibilbidearen ederrenetariko bat da. Toki honetan erreka
zeharkatzen dugu Kontrasario zubitik eta hemendik pista zabal batetik urtegiko
beste aldetik itzultzen gara, arazorik gabe kotxeraino.
|
Hemen gure ibilbidea hasten da, ... |
|
... presagaina zeharkatuz. |
|
Gero disfrutatzera |
|
Bidea, basoa, ura, zerua, ..... |
|
Alde honetako bidea oso polita da. |
|
Basoa biluzik dago oraindik eta asko ikusten da. |
|
Urtegiko adar hau zubi horretatik zeharkatuko dugu. |
|
Zubia zeharkatu eta berehala guardetxea. |
|
Eguzkiak berotzen gaitu eta mokadu bat hartzen dugu. |
|
Guardetxetik gertu pista hartzen da. |
|
Kontrasario zubiraino |
|
Paisaia zabaltzen da eta Iparralde ondoan dugu. |
|
Zubia zeharkatu eta pista zabal bat kotxeraino. |
|
Bitartean paisaia gozatzen dugu. |
|
Koloreak, kontrasteak. |
|
Udaberria gainean dugu. |
|
Ori mendia, inguruko erraldoia ikusten dugu ere. |
|
Eta berriro presan gaude. |
Baina eguna ez da
bukatu eta garai honetan luzea da, pastelari ginda jartzeko Mendilatz aterpean bikain
bazkaltzen dugu, Malli gure lagunak beti ederki ongi tratatzen gaitu eta
eskertzekoa da. Tripa beteta dugu eta eguraldia bikaina da ere, horregatik
gertu dagoen Arpea kobazuloa ikustera
hurbiltzen gara, gorputzak eskertzen du eta zentzumenak askoz gehiago.
Egun bati, zer gehiago eskatzen ahal zaio?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina