2020/11/18

ORHI, ZAZPIGAINA, BIZKARTZE ETA ABODI, IRATI OIHANAREN BABESLEAK




Orhi mendia (2.017 m), kantauri itsasotik hasita, 2.000 metro baino gehiago duen Piriniotako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatua dago, Iratiko oihanaren ekialdean eta oihana honen babesle handia da. 

Mendi honetatik ikuspegi bikainak gozatzen ditugu, mendebalderantz Iratiko oihanaren udazkeneko kolore ikaragarriak, iparraldean Zuberoako paisaia idilikoa eta ekialderantz Pirinio hurbiletako ikuspegirik ederrenetakoa , Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Midi D´Ossau, … besteak beste.

Gainera euskal mitologiako istorioz beteta dago, aire misteriotsu bat emanez. Han Mari jainkosa bizi omen da, naturako jenioen jainkosa, eta Basajaun mitikoaren gordelekua aurkitzen da. 

Orhi mendiarekin batera Mendizar, Abodi, Errozate, Saiarre, Bizkartze..eta abar Iratiko landare-tapiz koloretsu eta zabalaren gainean nabarmentzen dira eta hauetariko batzuei bisita egitera etorri gara gaur, zaila dela badakigu baina zorionez toki hauetan bizi diren izaki mitologikoekin ez dugu topo egin .





Orhi eta Zazpigaina


Gaurko ibilbidea: Pikatuako lepoa (1.338 m.), Orbizkar (1.606 m.), Orhi (2.017 m.), Alupeñako lepoa (1.735 m.), Zazpigaina (1.768 m.), Leherra Murkuillako lepoa (1.526 m.), Bizkartze (1.657m.), Pikatuako erreka (1.000 m.), Abodi (1.531 m.), Pikatuako lepoa.
Ibilbidean 24 kilometro eta 1.700 metro desnibela egin dugu.
Ferre, Fernando, Mikel eta ni elkartu gara guzti hori ibiltzeko.

Pikatua lepoan hasten gara, hasieran oso zapalduta dagoen Orhi mendiko bidea jarraitzen dugu  kaskoa zapaldu arte, aurretik Orbizkar kaskora ere igotzen gara. Haize handia ibiltzen da eta hotz sentsazioa ere handia da, horregatik piska bat deseroso ibiltzen gara. Dena den goitik Zuberoa eta pirinioa alderantz ikuspegi ederrak dauzkagu eta bistan dauden mendi gehienak izendatzen ditugu, eguraldi honekin errez bereizten dira, ere eginen dugun zirkularra menperatzen dugu eta Zazpigaina, Orhiko Alupeña ertzari jarraipena ematen dion puntara goaz, zertxobait urrunago Bizkartze dago.

Zazpigaina eta Bizkartze artean dauden txaboletan mokau bat hartzen dugu eta zuzenean Leherrako lepora eta Bizkartzeko kaskora bagoaz. Handik zuzenean Ibarrondoko erreka alderantz jaisten gara, hasieran bide nabaria aurkitu gabe baina berehala bide ona harapatuz, pista sendo batera iristen gara.

Pikatuako errekan, Elurretako Ama Birjinaren baselizatik datorren pistarekin topo egiten dugu, Pikatua alderantz jotzen dugu eta berehala hego aldera hartzen dugu bidea, batez ere egurra ateratzeko erabiltzen diren bideak, eta mendi bizkarretik Abodiraino igotzen gara, handik Pikatuako lepora eski pistetatik errez iristen gara.



Orhi mendia ibilbide osoan izanen dugu

Errepidea utzi eta GRtik ibiltzen gara.

Iratiko oihana bukaezina. Ezkerrean Abodi mendizerra eta aurrean Ortzanzurieta.

Orbizkarrera igoko gara. Gero Orhi.

Atzean Pikatuako lepoa 

Orhiko magaletan


Berriro Abodi. Handik pasako gara bukatu baino lehen.

Azken ahaleginak

Goian

Orhi, piriniotako lehen bimila.

Zuberoa. Ibarrean Larraine herria.

Alupiñako leporantz


Behetik sarrio talde bat.

Ertza jarraituz Zazpigaina bistan da, atzean Bizkartze.

Zazpigainako ertza. Iparraldetik jaitsi eta igo egiten dugu handik ez pasatzeko. Haizete ikaragarria zegoen.


Berriro ertzan gaude.

Zazpigaina errez igotzen da.

Goian


Berriro Abodi. Ibarrondoa erreka ongi ikusten da, handik ibiliko gara.




Handik pasako gara

Thartako lepotik. Soumcouytik Otxogorrigaineraino.

Belardi hauetatik oso eroso ibiltzen da.

Atzean Orhi eta Zazpigaina uzten ditugu.

Bizkartze gero eta gertuago, baina .......

..... lehenago zerbait jan. Txabola hau babesa dugu haizeagatik.



Lepoan gaude. Atzean Soumcouy, Countende, Auñamendi, Pene Blanque, Hiru Erregeen Mahaia eta gertuago Orhi.

Orhi eta Bizkartze

Ikuspegi ederra.

Bizkartzeko goiko ertza. Mendebalderantz ere ikuspegia espektakularra da.

Bizkartzen.

Zazpigaina eta Orhi

Behetik Zazpigainak beste itxura du.

Ibarrondoa errekan sartu gara.

Izei ikaragarriak ikusten ditugu.

Pista on bat hartzen dugu, Ibarrondoa errekatik doana.

Abodira azken txanpak.


Goian ikuspegia pirinio aldera

Abodiko gailurrera iristen.

Zazpigaina, Orhi eta Orbizkar.

Eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila ............

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina