Zapaldutako gain batzuk |
Powered by Wikiloc
Malloetan askotan ibili gara, zeharkaldiak batzuetan, igoerak beste batzuetan, baina gain guztiak lotu ditzan zeharkaldia gogo handia nuen egiteko eta udazken luze honetan aukera izan dugu.
Lourdes, Javier eta ni Intza herrira joan gara, handik zirkular luze hau hasi eta bukatu. Goizeko 8etan eguneko lehenengo argiekin ateratzen gara, hasiera Ttutturreraino desnibel gehiena gainditzen da, handik aurrera gora eta behera besterik ez da.
Goitik haize gogorra sufritzen dugu nahiz eta orduak pasatzearekin batera gutxira joan, zerua ere urdinera doa eta ibilaldia ederki bukatzen dugu.
Hondamendi batengatik baserri eta etxe guztiak sakabanatuta daude.
1714ko abuztu eta irail euritsuen ondorioz, 526.000 m3 lur mugitzen hasi eta 1400 metroko bidea eginez, eliza eta plazaren arteko guztia suntsitu zuen. Sakabanatuagoak zeuden beste 30 bat etxe edo baserriek ordea, ez zuten kalterik jasan, ez zen horregatik bizia galdutakorik izan.
Herritarrek, inguruko bordetan bizitokia hartu, hauek txukundu eta berriak egiten hasi ziren,
egun ezagutzen dugun Intza herria osatuz.
Elkarri lagunduz, 1715ean aurrena errota eraiki zuten, 1721erako udaletxea eraiki zuten
eta 1725erako eliza berria, lehengo elizako erretaula baliotsua bertan kokatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina