Lana ibarra mendebaldeko Nafarroako Erdialdean dago, Lizarraldean. Geografikoki isolatuta egoteak eta neguko hotz handiak Nafarroako Errusia izena ekarri diote. Nafarroako ibar galdu eta ezezagun bat da, eta bertan denbora gelditua dagoela ematen du. Lokiz mendizerrako harresien babespean bost herrixkak osatzen du Lana ibarra: Biloria, Narkue, Iribarri, Galbarra eta Gastiain. Biloria da ospetsuena, Montxo Armendáriz zinemagilearen Tasio filmaren eszenatokia da hori.
Gu gaur arte, naturaren harri bitxi hori ezgutzen ez duten gehiengo baten taldean egon gara, baina gaurtik aurrera pribilegiatuen talde txiki horretan sartu gara.
Tokia ezagutzeko Gastiain herritik ateratzen den bidea, Arnaba alderantz, hartu dugu eta mendizerraren gaina hartu eta gero bi kaskoak errez egiten ditugu. Otzamenditik Narkue atakaraino eta handik berriz Gastiain herriraino itzuli gara.
Eguraldia zalantzakin hasi da, baina gauean botatako elurtea eta gero oso egun polita gozatu ahal izan dugu. Ibilaldia harritzekoa izan da, hasteko elurrak mendian utzi duen zuritasuna, ibarreko berde kolorea, basoetako marroi kolorea eta zeruko urdina kriston kontraste gozatzeko oparitu digu, guzti hau harresi erraldoiak, baso bukaezinak, Arnaba ibar ezkutua eta Narkue atakatik jaitsierarekin, azkenean paisaiarekin lotuta, paregabeko ibilaldi bat egin dugu, nahi ta nahiez ezagutu behar den ibar honetara hurbiltzen.
|
Gastiain herria |
|
Azkar elurrak dena estaltzen du |
|
Eguraldia hobera doa |
|
Ezpelak eta zuhaixkak elurpean makurturik |
|
Goian negu giroa, behean oraindik udazkena |
|
Elurrak bidea ezkutatu du eta adarrak lurrera hurbildu dira |
|
Arnaba ibar zintzilik |
|
Bi harresi artean kokatua dago |
|
Arnaba ibarra eta gainean gailurra. |
|
Arnabako buzoia |
|
Goian haizea eta hotza nabarmentzen dira |
|
Fernando eta biok. Gastiain ikusten da. |
|
Otzamendiko buzoia |
|
Fernando eta Mikel Otzamendiko gainan. |
|
Bidea ikusi gabe zeharka ibiltzen gara. Narkue atakaren bila. |
|
Bidean elurrak irudi politak uzten dizkigu. |
|
Bidean dagoen urmael bat |
|
Narkue atakatik Narkue herria eta Gastiain. |
|
Goitik Lana ibarra gozatzen |
|
Atakan |
|
Jaitsiera hasten da. |
|
Aritzak oraindik ostoekin, marroi ilunak. Kontraste ederra |
|
Basotik Gastiain alderantz |
|
Herria begi-bistan |
|
Eta atzean Lokiz mendizerra gelditu da eta .......... |
|
.......... aurrean Gastiain daukagu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina