|
Auñamendi andrea.
|
Orain dela hilabete bat hemendik ibili ginen, kasu hartan oinez Anielarra eta Auñamendi zirkular polit batean egin genituen, gaur, nahiz eta Auñamendira igo, oso desberdina izan da.
La Contiendatik eskiz igo eta jaitsi gara, azken maldan 50 metro inguru elurrik gabe zegoen eta han oinez igo gara, ibilbide oso klasikoa eta oso jendetsua da, mendi honek betidanik mendizaleak erakarri ditu, bere irudia, altuera eta goi mendiko giroagatik. Gaur eguraldia ona izan dugu eta elurra izoztua izan bada ere gero aldatu da eta oso ona gelditu da eskiatzeko.
Gaur egungo egoera honetan Nafarroatik atera ezinik gabiltza eta eskiatzeko aukera gutxi dugu, eskerrak azken elurteak mendiak zuritu zituela eta pirinioan oraindik mantendu da eta eskiatzen ahal izan dugu. Dena den eskiz ibiltzeko Belagoara joan behar da eta handik zenbait mendi mugatik kanpo daude eta gu hauetara joaten gara, legala den ala ez oso ongi jakin gabe. Gaur Auñamendi (Frantzia), pasa den astea Pakiza (Huesca) eta laster mugak irekitzen ez badituzte erotuko gara, orain gertuko pirinioan elurra dago eta guk ezin gara hurbildu.
|
Goiza fresko eta gogorra (elurra) |
|
La Contienda |
|
Aurretik Arlas, ... |
|
... atzean Lakartxela, Lakora, Otxogorrigaine, Barazea, Ori, .... |
|
Pescamou lepotik Arlaseko irudi zorrotza. |
|
Berehala gure helburua, Auñamendi. Ondoan Lakontende. |
|
Soumcuy, elurra oraindik gogorra |
|
Arlas beti espektakularra. Ezkerrean Leja |
|
Altuera hartzen dugu eta dena behean gelditzen da. |
|
Anielarra ere agertzen da. |
|
Aitorren egoitza, bere 7 semeek Euskal Herria sortu zuten. |
|
Lakontende |
|
Berriz Anielarra |
|
Soumcuy beste aldetik |
|
Murlong |
|
Auñamendiko azken pala, elurra eza goikaldean. |
|
Anielarrako maldak gogorragoak. |
|
Auñamendiko hegoaldeko maldak oso onak eskiatzeko. |
|
Goitik Soumcuy, urrunean kostaldea.
|
|
Laberuat aldera |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina