Baztan ibarra oso ezaguna da, Nafarroako ezagunenetariko bat da, baina gehienek herriak edota
kasko entzunenak, Auza, Saioa, ….. edo kotxetik ikusten ahal diren tokiak
ezagutzen dituzte. Baina mendetan zehar ohiturak, kondairak, natura eta bizitza
mantendu dituzten zoko-moko batzuk badaude, Aritzakun eta Urritzate besteak
beste, biak urrun, bakarturik eta ezkutaturik.
Aritzakun eta
Urritzate Baztan Ibarreko inguru natural basatiena eta ezezagunetarikoak dira,
batez ere Urritzate bere helezintasunagatik
Bi hauek Itsusiko
Harriak, Irubelakaskoa (Alkaxuri), Gorramakil, Gorramendi, Otsomehaka, Buztanzelai eta
Iparlako ertzen babesa dute besteak beste. Haien barnean bi erreserba natural
daude: Itsusiko haitzak eta Irubelakaskoa. Nahasketa guzti honekin nahi ta
nahi ez hara joan behar da.
Gaur mundu
zoragarri hori ezagutzera hurbildu gara eta benetan ez digula huts egin. Urritzate
ibarra inguratzen dituen kasko guztiak igo nahi ditugu eta hala zirkular polit
bat osatzea.
Otsondora joan gara eta Gorramendirako errepidetik
sartu gara , gero ezker alderantz Aritzakungo pistatik jaitsi gara Xumutsuko
bordara iritsi arte. Puntu honetan pista gora hasten da eta “muga” oso gertu
dago.
Pista aurrera
jarraituz, zementatua den aldapa oso tente batetik, Bassassagarreko aparkalekua
aurkituko dugu, hemendik gure ibilbidea hasiko gara. Aurrez aurre Itsusiko
Harriak dauzkagu, eguzkiko lehen izpiak piztu dituzte eta ederrak agertzen
dira, ikaragarriak.
Oinez berriro
Xumutsuko bordaraino (147 m.) itzultzen gara eta hau pasa eta gero, 20 metrotara inguru,
ezkerrera doan lurrezko bide bat hartzen dugu, iratze eta ardaxken artean
ibiltzen gara, harri asko duen bide batetik. Atsedenik apenas
duen igoera oso gogorra da, eta malda biziak gainditzeak ahalegin handia
eskatzen du. Igoera ia osorik ipar aldeko ertzetik egiten da, eta Ezkietako
harkaitzen azpiko aldean dagoen lepora iristen da. Bidezidorra basoan
barneratu, eta, sigi-saga, gorantz jo dugu. Aldapa gero eta pikoagoa da, eta
kostata bada ere, kaskora igotzeko azken ertz luzearen hasierara iritsi gara, handik gutxira goian gaude, Irubelakaskoa edo Alkaxuri (970 m.)
|
Xumutsuko borda eta bere gainean Ezkieta kaskoa. |
|
Hortik sartu ginen baina bide ona pistatik segitu behar da 20 metro eta ezkerrera hasten da bidea.
|
|
Oso azkar altuera hartzen dugu, iratze eta ardaxken artean.
|
|
Irubelakaskoa, oraindik falta da.
|
|
Bidarrai alderantz doan erreka, Urritzate
|
|
Lepora iristen
|
|
Lepoa eta gero paagadian sartzen gara
|
|
Atzera begira |
|
Onddorik ez! |
|
Basotik atera eta ....... |
|
...... kaskoa gertu dago. |
|
Auza aurrean eta zehartuko dugun Mehakako lepooa eta mendilerroa. |
Sakanak
ikaragarriak dira, bidea beti oso tente da eta oso azkar altuera hartzen da,
tirada batez 830 metroko desnibela egiten da eta esforzu hau nola edo hala
errekuperatu behar dugu, horregatik hamarretako bat hartzen dugu ikuspegi
ederraz gozatzen ditugun bitartean. Ekialderantz Iparlako ertza osoa dugu,
aurrean Gorramakil eta Gorramendi, eta Iparla eta Gorramendi artean Mehakako
mendilerroa, toki horietatik geroago ibiliko gara.
|
Goitik Gorramakil |
|
Mikel eta Ferre iristen. Ezkerrean Artzamendi (926 m.)
|
|
Ah, ze parea, .......
|
|
Gorramakil (1.090 m.) eta Akomendi (956 m.) |
Hemendik aurrera bidea ez da hain basatia eta bide zabalak,
baso ederrak eta belardi ederretatik ibiltzen ahal gara. Akomendi inguratzen
dugu eta gertu dagoen Gorramakil (1.090 m.) bide on batetik igotzen gara.
Hemendik Lapurdiko itsas ertzea argi ikusten dugu mendebalderantz eta ekialderantz,
Iparla gainetik, pirinioak, Auza erraldoia ere beti aurrean dugu; argazkiak
eten gabe egiten ditugu, alde batera, gero bestera, ez dugu detaile txiki bat
ere galdu nahi, egun zoragarria aprobetxatzen dugu
|
Urrunean Lapurdiko itsas ertzea. |
|
Erdian Arrietako lepoa eta gainean Pirinioak. |
|
Akomendi, Hirubelakaskoa eta bion artean Itsusiko Harriak, .. Ah! eta gure Mieltxo!. |
|
Gorramakil |
|
Lapurdiko Itsas ertzea ongi ikusten dugu. |
|
Otanarte kaskotik Gorramendi aurrean. |
Segidan Otanarte (1.064 m.) bere antena erraldoiarekin egiten dugu eta
Gorramendi (1.071 m.), hemen amerikanoek zituzten radarren oinarriak oraindik
badaude eta eraikin zaharren hondamendiekin zabortegi bat dirudi. Hala eta
guztiz ere aparteko begiratokia da
Baztan ibarra bere osotasunez ikusteko eta horretaz baliatuko gara unea
gozatzeko.
|
Gorramendi, amerikarren baseko hondakinak. |
|
Goitik Baztan zabaltzen zaigu. |
|
Mehaka alderantz goaz, ezkerrean Astate eta Buztanzelai. |
Hemendik errepidera jaisten gara Mehakako leporantz, hau zeharkatzeko eta
Izpegitik Iparlara datorren bidea bat egiteko. Lepo batzuk zeharkatzen ditugu
eta Izpegiko bidetik (GR 10) Arrietako lepora iristen gara, atseden txiki bat
eta Iparlako Ertzetatik ibiliko gara bere pareta ikaragarriak gozatzen.
|
Astate (991 m.), ezkerrera joko dugu Arrietako leporaino.
|
|
Atzean Gorramendi gelditzen da. |
|
Iparla |
|
Arrietako lepoa |
|
Lepoan atseden. |
|
Larrango (529 m.) eta Arrosako ibarra |
|
Iparlako ekialdeko pareta ikaragarriak agerian.
|
|
Hego Iparlatik Izpegi aldera. |
|
Iparla aldera |
|
Iparlako kaskoa |
|
Aurrean Irubelakaskoa |
|
Urritzate ibarra, Itsusiko Harriak eta atzean Artzamendi. |
|
Iparlatik jaisten, .... |
|
.... Bassassagar alderantz. |
|
Eta iritsi baino lehen Aritzakun ibarra eta Itsusiko Harriak. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina