2011/06/18

GOIZA PIRINIOAN. PETRETXEMA ETA SOBARCAL (2011-06-18)

Atzo zurrunbiloa sentitu nuen barnetik eta berehala mendiko deia zela ohartu nintzen. Juantxo deitu eta urrengo egunerako ateraldi azkar bat prestatu genuen.



Goizeko 5etan pasatzen da nire bila eta 7etan Lintzatik Petretxema aldera ateratzen gara, 8,30etan gailurran, eguraldi oso polita, laino asko dago oraindik edonon eta mendiari bere ikutu magikoa jartzen dio. Goiz denez eta denbora dugunez, pala jaitsi Petretxemako leporaino eta Sobarkal igotzen dugu.

Beti gertatzen den bezala, gutxien igotzen diren mendiak bista hoberanak dituztenak dira, Petretxemako paretak eta orratz ikaragarriak laino artean gure aurrea aurre gozatzen ditugu eta argazki pilo bat egiten dugu. Handik bailaratik zuzen berriz Lintzako aterperaino, kotxea hartu eta eguerdiko ordu batean etxean gaude berriz. Goiz ahaztezina!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina