2018/01/31

PEÑA NEBERA 2.721 M.



Orain dela 4 urte eta urtarrilan ere, Collaradetara joan ginen, eta gailurretik gertu "Peña Nebera" agertzen den argazki hau egin genuen.
Gaur Villanuatik igotzen den pistatik igo gara, baimena hartu eta gero, eta "El Cubilar de la espata"ko aterpetik 15 minututara kotxea uzten dugu elurrak bidea mozten digulako.
Aterpetik La Espata leporantz abiatzen gara eta gero ezker alderantz sartuko gara betiko bidea (El Cubilar de los Bueyesetik) jarraitzeko. Collaradetara joateko dagoen pasabidea ezker aldean utzi eta Peña Nevera eta Collaradetaren arteko leporantz hurbiltzen gara.
Handik gertu gailurra dago.


Pistatik igotzen, Letxerines dotore agertzen zaigu.


Aterpea pasatu eta Bozueloko sakanatik sartzen gara.

Bukaeran Espatako lepoa.

Berandu da, baina eguzkia oraindik indarrik ez du.

Enbudoa pasatu eta ipar alderantz jotzen dugu (Ezker aldera El Cubilar de los Bueyes sakanatik))

Elurra oso gogorra dago.

Ibar polit honetan sartzen gara eta Collaradetak bide osoan lagunduko gaitu.

Atzetik La Espata eta Bacun gero eta txikiagoak izanen dira.

Collaradeta eta Somola artean dagoen harresiaren pasabide nabarirantz bagoaz.

Eguna bikaina da, bukaeran Moncayo agertzen da.

Pasabidean sartu gara eta aldapak tenteago jartzen dira.


Azken pala begira ....

... eta goitik eskuinaldera gure helburua dago.

Tenteago jartzen dela kranpoiak jartzen ditugu.

Goitik behera begira.

Collaradeta, Collarada eta El Fraile

Somola Alta

Azken txanpa eta .....

... Peña Naberan gaude. Peña Retona eta Somola Alta

Alberto 😜😜 eta besteak.

Orain bai. Denok gailurran. Ezker aldean Collarada.

Ezkerrean Punta Eskarra, erdian Pala de Alcañiz eta aurrean Los Cuchillares

Collaradeta eta Collarada (El Fraile aurrean)

Rafa probokatzaile.

Pala de Ip eta Midi

Jaitsiera gozatzen

Rafa

Iker

Alberto
Konturatru gabe kotxera iristen gara eta jaitsiera motza egiten zaigu. Itzuliko gara.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina