Urtarrilan gaude, hala ere pasa den urteko udaberrian baino elur gutxiago aurkitu dugu, hori bai, hotza askoz handiagoa. Horregatik elurra oso gogorra zegoen.
Bisaurin egiteko asmoarekin iritsi gara Lizarara, baina baldintzak ikusita Puntal de Secus egitea erabakitzen dugu.
6 gudari atera gara Puntal de Secus igo nahian: Etxebe, Martin, Carlos, Remi, Diego eta ni, eta gaur borrokatzeko gure arma guztiak erabili izan behar ditugu, segurtasun armak besterik ez dira: ganibetak, pioleta, kranpoiak eta abar. Saria ere izan dugu, gailurretik hego aldera jaitsi gara elur ona aurkitzen, pena eskiak bizkar zorroan nahiko eraman izan behar ditugu.
10:20an igotzeko prestatzen ari ginen
Elur gutxi aurkitu dugu hasieran, ...
... Ordelca aterpetxo inguruan bai, baina ....
... baina Atxarde Catiellas pasatu arte, ez ditugu eskiak jartzen.
Hemendik aurrera, bai!. Remi martxa hasten da, oraindik elurra oso gogorra.
Eguzkipean Plana Mistresa egon behar da, Sakana barruan ganibetak ezinbestekoak dira.
Plana Mistresa agertzen gara, eta mendia zabaltzen da eta eguzkiarekin batera, gure izpiritua ere argitzen da.
Hemendik aurrera gehien bat elur berria aurkitu dugu.
Behean Plana Mistresa gelditzen da, eskuinean Bernera.
Lehenengo palak gusturahartzen dugu, baten batek presa duela dirudi.
Luis eta bere estilo bizikletero, zergatik izanen da?
Diego, aita arduratsua. Familia beti buruan, ...
Eta tropela azken txanpa egiteko prest.
Bat, bi, hiru, PUM!!! Lasterketa hasi da.
Puntal de Secus gertu dago, elurra bikaina orain arte, bukaeran kranpoiekin eta kontu handiz.
Bisaurin, zonaldeko erraldoia lepozain, ....
Carlos iristen ari da, denok goian gaude.
Azkenean denok pozik gailurran, Luis, Martin, Remi eta Diego.
Eta Carlos ta biok ere.
Hegoalderantz piska bat jaisten gara babesteko
Eta mokau bat hartzen dugu.
Pala eguzkitsu honetatik oso gustura eskiatu dugu. Bisaurineko ipar aldea ikaragarriak agurra ere amaten digu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina