Belonseicheko azken txanpak. |
Elurte ederrak bota dira azken egun hauetan eta gaur elur hautsa harrapatzeko Astunera hurbildu gara. Belonseicheko ipar aldeko maldetan frogatu nahi genuen eta bai, asmatu egin dugu.
Astun eski estaziotik Belonseicheko gailurrera igo gara eta berriro Pas des Aoudasetik ipar alderantz doazen maldak eskiatu ditugu. Hemen alpeetako bezalako elur hauts ikaragarria gozatu dugu, cabane d´Arnouseraino.
Han mokau bat hartu eta berriro eskiekin gora Arnousse leporantz, goitik lainoak dena estaltzen du eta GPSri esker lepoa aurkitzen dugu. Nahiz eta hego aldea izan elurra oso ona mantendu da eta kotxeraino ongi pasatu dugu.
Astuneko aparkalekutik mendiak zuri zuriak ikusten ditugu. |
Ibon del escalar alderantz hasten gara. |
Lainoak Candanchu estaltzen du. |
Taldea sakana ondoan ibiltzen da. |
Ibon del Escalar hor atzean da, lainoak ere ezkutatzen du. |
Gailurra gertu. |
Bidean elurra forma desberdinetan pilatzen da. |
Taldea gailurrerantz. |
Lainoa egun osoan mehatxuka. |
Luis, .... |
...... eta besteak Aoudaseko lepoara iristen. |
Lepoa behean gelditzen da. |
Gailur zabala eta borobila. |
Gailurretik Pid de Bénou |
Pic Hourquette alderantz |
Rafa eta talde osoa. |
Lepotik behera kristo elur hautsa aurkitzen dugu. |
Arnousse ibarra sakonean. |
Josu, ateraldiaren ideologoa. |
Elurraren balditzak agerian gelditzen dira argazki honetan |
Basoan sartu eta pista batetik ...... |
.... sakanako zubi txiki bateraino iristen gara. |
Oso gertu Cabannes d´Arnousse daude. |
Atseden txiki bat etxalde ondoan. |
Berriro gora, col Mayou erdian eta ezker aldean ezkutatua Arnousse lepoa da. |
Arnoussetik Astunera ere jaitsiera eta elurra oso ona. |
Hemen duzue Martinek egindako bideoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina