Urteak eta urteak, urte zaharra Bizkaian pasatzen eta aurten, azkenean, Bilboko mendizaleentzat den santutegira bisita bat egitea erabaki nuen.
PAGASARRI Bilboko mendirik ezagunena da eta Itsasadarra, Alde Zahara, San Mames edota Begoñarekin batera, Hiriko ikurra nagusietariko bat da. Hiritik oinez hasten ahal da igotzen eta egunero jende asko igotzen da.
Pagasarrik 673 metroak ditu eta ez da tokiko altuena, Ganekogorta mendikatean sarturik dago eta "Ganeko" mendia altuena da, 998 metrorekin.
Goiz altzatzen naiz eta Igertu lepoan dagoen aparkalekutik hasten da ibilaldia. Oso bide ona da eta ongi markaturik, ia ezinezkoa da galtzea. Ordu horretan jende gutxi ikusten dut, itzultzean beste kontu bat da.
Ordu erdi batean, Pagasarriko aterpean nago, hau gailurretik gertu dago, baina momentuz ez noa eta Ganekogorta mendirantz segitzen dut bidea, eguraldia oso lainotsu eta haizetsua da, baina nahiz eta ez ikusi bide oso nabari bat dago joateko. Beste hiru ordu laurden eta ganekogortan nago, dena zuri eta bustia, lainoak ez dit uzten argazkirik egin.
Berriz Pagasarri aldera eta orain bai Gailurrera noa. Orain ordu ona da eta eguraldia hobera doa, jendea ere edonon agertzen da, hasieran gutxi gero asko eta geroago ehundaka edo milaka, koadrilak, familiak, ....
Dena den oso modu ona urtea bukatzeko. Bilboko jendetza horretan murgiltzen naiz eta azkenean kotxean nago.
Ibilaldi polita, eguraldiagatik izan ez balitz. Azkenean haien "Paga" eta "Ganeko" ezagutu ditut. Momentu batean Bilbotarra sentitu naiz ...
Pagasarriko aterpea, 645 metroetan dago, hemendik 5 minututan gailurrera iristen da.
Pagasarriko gailurra, hemendik Bilbo ederki menperatzen da. Zer edo zergatik hau Bilbotarren mendi santutegia da.
Oso egun triste zegoen, hala ere zertxobait konpondu zen bukaeran.
Hemen nago Pagasarriko gailurrean, atzean Ganekogorta ongi ikusten da.
Aparkalekutik gertu San Rokeko ermita dago, oso toki polita da.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina