Egoera hau ikusita, atzo Adira joatea erabaki nuen, asmoa Urkiagatik Adira eta hortik bilatu bidea Tiratunera joateko.
9etan ateratzen naiz eta lainoa nagusi da, pistatik ez dut arazorik, Agatun lepotik aurrera haizea eta hotza ikaragaria. Gero eta gorago gero eta horma gehiago.
Puntu batetik aurrera, gailurretik gertu, harriak hormaz estalitak zeuden eta belarra zuria, lainoa izozten zelako. Justu ibiltzen ahal nintzen irristatu gabe. Gero jaisteko Zilbeti aldera jo nuen, babestuago zegoelako eta ibiltzeko askoz seguruagoa.
Guzti hau ikusita, egun hauetan ezin gara fidatu inon ere, Adira joan nintzen oso paseo erosoa izanen zela eta azkenean larri pasatu nuen. ¡KONTUZ!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina