Aspalditik bira eman nahi nuen Erga mendian eta gaur atera naiz oso ongi jakin gabe nondik, baina asmoa mendia inguratu eta gailurretik pasatzea zen.
Kotxea Aizkorben utzi dut, hortik Allegain lepora joan (725 m.) eta hortik saien begiratokitik pasa eta Latasara doan errepidera jaitsi. Kilometro bat eta eskuinaldera sartzen den bidea hartu eta hortik Erga mendiko gailurrera igo. Bide horrek Latasatik doan bidetik bat egiten du.
Gailurretik Trinitateko ermitatik pasa eta Aginaga herriraino jaitsi naiz. Handik errepidetik puska bat ibili naiz eta Buda zentroa pasa eta gero eskuin aldera jo dut berriz Aizkorbera iristeko. Aizkorbeko hilerrian agertu naiz eta handik pista batetik herriraino. 14 kilometroko ibilaldia da eta 1.015 metro desnibela.
Lehenengo aldapetatik Aizkorbe herria oraindik itzalpean ikusten da
Trinitateko ermita gertu ikusten da ere
Irurtzunetik etortzen den bidea hartzen dugu.
Aurreko bidetik Allegain leporaino iristen gara. Hemendik aukera dago zuzenean jaisteko Orazuloko basotik, horrela denbora irabazten da, baina saien begiratokira joatea merezi du.
Hemendik bistak ikaragarriak dira
Gaztelu eta Txurregi
Bi ahizpek lainoak geldiarazten dituzte
Begiratokitik aurrera segitzen dut eta azkar bidea galtzen dut ere. Zuzen jaistea erabakitzen dut eta autobiaren bi tunelen artean agertzen naiz. Bigarrena goitik pasatzen dut eta errepidean agertzen naiz.
Errepidea segitzen dut eta justu eskuineko seinale horretan Erga mendira igotzeko bidea hasten da.
Hemen Latasatik etortzen den bidearekin bat egiten dugu.
Bistak oso politak dira igo bitartean.
Azkenean gailurra gertuago ikusten da.
Ataka honetatik zuzen joaten naiz gailurrera, bideari kasu egin gabe.
Gailurretik mundua menperatzen dut.
Bada ez bada ere, hemen nago.
Goitik Aizkorbe ongi ikusten da.
Gatzaga, Okolin eta Saioa
Ermitarantz abiatzen naiz.
Ergako trinitateko ermita.
Ermitatik, dagoen pista jarraitu behar da Aginaga herrira iristeko. Hemen eliza ikusten da.
Errepidetik Aginaga.
Eta berriro Aizkorbe aurrean dugu, ia bukatu dut.
Aizkorbeko hilerria. Hemendik pista batetik herriraino iristen da.
AMAIERA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina