Gaur ez gara ausartu piriniora joaten, beraz hurbileko mendietara joan gara paseo bat egiteko asmoz. Egun hauetan izotzetik aldentzea zaila da, dena den eta bada ez bada ere bide ona aukeratu dugu.
Irañetara joan gara eta ezaguna dugun Basabeko bordan kotxean utzi dugu, handik Irañetako atakaraino igo eta ohi denez, Euskal Herriko erdigunetik pasa eta gero Lezizara igo gara. Handik mendizerra jarraituz, Beriaingo ermitaraino joan gara, zerbait jan eta buelta bide beretik. Beheko aldean lainoa eta hotza handia egiten zuen, goiko aldean eguzkitsu eta haize gutxirekin oso gustora egoten zen, eguna aproposa toki honetatik ibiltzeko.
Asmoa zirkularra egitea zen, baina taldeko batek (?) GPS bidean galdu du eta berriz buelta toki beretik egin behar izan dugu. Azkenean Lezizako gailurrean agertu da, gutxienez pena merezi izan du (aurkitu dugulako).
Klikatu behean argazkiak deskargatzeko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina