Gaur elurra, azkenean, oso hurbil bota duela aprobetxatzeko, SAIOARA joan naiz nire eskiekin. Hau, negu honetan, Saioa igotzen dudan bigarren aldia da. Aurrekoa abendua izan zen, hartan elur pilo bat bota zuen baina joan ginen egunean 10º zeuden eta euria para parra ari zen, lainoa oso itxia zegoen ere. Txalupa beharrezkoa zela jaisteko errez pentsatzen ahal da.
Gaur desberdina zen egoera. Hotz handia zegoen eta elurra, nahiz eta gutxi izan, nahikoa eskiz igo eta jaisteko. Joaten naiz goizegi eta arazoak Artesiaga igotzeko, nahiz eta neguko gurpilak eraman, azkenean kateak ere jarri behar ditut. Ozta iristen naiz denbora pilo bat galdu eta gero eta momentuan elurra kentzeko makina agertzen da.
Lainoa berehala dena tapatzen du eta ez da ezer ikusten. Pistatik igotzen naiz, eskuinaldean borda bat dagoen altueraraino, handik beti gora eta gailurran agertzen da. Goian gutxira beste eskiatzaile bat agertzen da eta bide normaletik elur nahiko dagoela esaten dit, beraz handik jaisten naiz. Oso justu dago baina ahal da.
Historia gutxiko eskiada gaurkoa, dena den eta nola doan negua, hau opari ona da.
|
Kateekin? .... ze inutila! |
|
Pista oso ongi dago, mendiko maldetan, otaberak agerian daude. |
|
Babestuak dauden tokietan elurra pilatu da. |
|
Borda hau pistatik eskuinaldean dago, hemendik zuzen gailurrera |
|
Piska bat beherago pista utzi dugu. |
|
Goian dena zuria da, ni izan ezik |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina