Beheko bihurgunean kotxea uzten dut eta erreka ondoan doan pistatik martxan jartzen naiz, pista bukaeran eta erreka gurutzatu baino lehenago, ezker aldera basotik sartzen naiz.
Handik egurra ateratzeko pista zaharrak aprobetxatzen ditut eta azkenean goiko pista onaren bukaeran dagoen borda batean agertzen naiz.
Basoa ikaragarri polita elurte hotz honekin, baina elur gutxi dago eskiekin ibiltzeko, dena den igotzen ahal da justu, baina jaistea beste kontu bat da. Horregatik Artesiagara joatea erabakitzen dut, handik gero errepidetik eskiz ere kotxeraino.
Mendizaleak ikusten dira Saioan gora eta behera eta asko ezagunak, gehienak suhiltzaileak, nola ez?
Hemen prestatutako bideo kutre bat uzten dizuet, grabaketa eta argazkiak egiten oso ongi pasatu dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina