Gaur, oso egun hotza, baina oso ona izan da gure hurbileko mendietatik ibiltzeko. Javier, Iñaki, Iker, Alberto, Remi eta ni bi kotxetan atera gara Uhartetik.
Urkiaga pasa eta gero dagoen aduana zaharran (Iparraldekoa) gelditu eta handik ateratzen den pista batetik (beherantz) baserri bateraino joan gara. Baserritik aurera basoan sartu eta hasi gara igotzen. Arazorik gabe Urkiagatik igotzen den bidean agertu gara, handik Adirantz. Azken palak hasi gara igotzen eta gogorregi jarri denean fokak kendu ditugu eta Iparalderantz basotik jaitsi gara. Elurra oso ona dago toki gehienetan, batez ere baso barnean. Behetik elur gogor geruza bat dago eta goitik hautsa.
Berriz igo eta berriz jaitsi, baina bigarren honetan alanbrada zeharkatu eta beste alderantz. Errekara iritsi eta berriz gora, azken honetan berriz bidea hartzen dugu eta igo garen tokitik kotxeraino itzuli gara.
Bideo honetan gure ibilbidea ikusten ahal da.
Bideo honetan gure ibilbidea ikusten ahal da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina