Gaur Orreagara hurbildu gara eta zerua estalita zegoen, baina ateri. Orreagako monastegi atzetik ateratzen den pistatik (aparkalekutik) atera gara, elur aski eta oso ona aurkitu dugu behetik goraino. Bidea hartu eta berehala Ibañetara doan bidea ezker aldean uzten dugu eta pista jarraituz, basoan sartzen gara, handik beti aurrera eta gora, Lepoederretik hurbil Santiagoko bidea hartzen dugu, eta handik lainoz inguraturik goraino iristen gara. Azkar behera bagoaz deus ikusten ez delako eta orduan basoan sarturik jaitsiera luze, ona eta gozatzekoa egiten dugu. Jaisten ari ginela elurra botatzen hasi zen.
Basoa ikaragarria da, erabat hormatua eta askotan kristalezkoa ematen du. Errolan inguru hauetan Astobizkarreko segadan erori zen, mendia eta eguraldia aproposa zegoen gaur ere, baina gaur ejerzitorik ez zegoen eta eskiatzeari eman diogu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina