2012/01/24

ARANGURENGO MENDIZERRAK-Taxoaretik Ardanazera

Gaur, Taxoare mendizerra hasieran dauden ur depositoetatik hasiko gara ibiltzen, Taxoare mendizerra osoa zeharkatuko dugu. Lehenengo Taxoare gaina, gero Bizkaia muinoa (705 m.) eta aurrerago Peña Grande 742 m.), hau Taxoareko altuena da. Andrikain lepora (681 m.) jaitsiko gara eta hortik Arangurengo mendizerran igoko gara eta osoa ere zeharkatu dugu, honetan Bagadi (886 m.)  mendiko gailurretik pasako gara. Bidea jarraituz, Gongorako ataka (796 m.) pasatuko dugu eta Gongorako mendia (884 m.) pasa eta gero Idoateko lepora (716 m.) iritsiko gara. Hau Milagro eta Aezkoa artean doan "Cañada real" da. Irulegi (893 m.) mendirantz segituko dugu eta bukatzeko Ardanatzeko mendizerra ere zeharkatuko dugu, Los Ariscos (811 m.), Tangorri (845 m.) San Miguel lepoa (726 m.), Malkaitz (772 m.) eta Ardanaz herrian bukatuko dugu.
Lau ordu eta laurden kostatu zaigu eta Ardanazen, aurretik utzitako bizikletaz, berriz Taxoarera goaz kotxearen bila.
Aipatzeko menperatu ditugun bailara guztiak, Ibargoiti, Aranguren, Izagaondoa, Egüesibarra eta Iruñerria.
Bideak oso politak eta atseginak, Ezpelak edonon eta haritzak eta pagoak ere. Pinuak ere, batez ere azken puskan. Ibilbidea 20 Km inguru dauka. Eta HEMEN ibilbidea ikusten ahal da.
Link honetan ibilbidea aldrebes ikusten ahal da, eta Iruñerriko bira osoa agertzen da.
http://www.mendinavarra.com/portal/files/fnmontana/Documentos/Senderos/Topoguia%20GR%20220.pdf

Menditik ezker aldera Aranguren eta eskuin aldera Ibargoiti ikusten dugu


Toki honetan eskuinetik joanen gara mendizerra osoa egiteko, ezkerretik Labianora jaisten da, normalean bizikletaz hortik joaten da.

Jarraitzen den bidea oso ongi markatuta dago

Hemen labiano eta Ibargoitindagoen lepoan agertzen gara (Andrikaingo Potxea)

Belardia zeharkatu eta gero, argi indarraren dorreak jarraituko ditugu, bidea ongi ikusten da.

Arangurengo mendizerran sartu gara eta orain arte egindakoa ikusten da begiratoki honetatik

Bagadi mendia 887 m. 

Basotik atera eta pirinioa agertzen da, hemendik aurrera beti ibilkide izanen dugu.

Gongorako ataka. Beti GRko marka gorri eta zuri jarraitu behar da. Hemen ere aukera dago Ibargoitira jaisteko edo Gongorara.

Peña izaga goiz osoa loainopean.

Agoitz ikusten dugu, Pirinioak oso ongi babesten du.

hemen pista utziko dugu eta ezkerrera sartzen den bideska hartzen dugu. 

Eskailerek aldapa fuerteetan igoera errezten dute

Izagaondoa

Irulegiko gaztelua ikusten dugu, berehala lakidaingo lepora iritsiko gara

Irulegira igotzeko ere eskailerak daude.

Irulegiko gaztelua, tokia erabat aldatu da denbora gutxitan.

Irulegitik ikuspegi ederra

Atzera begira berriz irulegi ikusteko, bideak oso ongi markatu eta zaindutak daude.

Puntu honetan, aurreko kartela ondoan, ezkerretik jo behar da.

Egüesibarra ongi ere menperatzen dugu. 

Pista horretatik joan beharko gara, ikusten dugun pistaren bukaera, Tangorri mendia da.

Hortik gatoz, hemendik aurrera, beti pistatik joanen gara.

Los Ariscos. Pirinioa beti gurekin.

Tangorri 845 m. Hemen gaude

Malkaitz, gure azken igoera.

Malkaitz 772 m. Hemendik Ardanazeraino atzetik joanen gara.

Ardanaz, gure buelta bukatu da. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina